[Librezale] VLC euskaraz

pi pi a bildua beobide.net
Al, Ira 8, 13:58:10, CEST 2008


Ea ulertzen dudanez...

Pootle-n dagoen itzulpena ez zitzaien inoiz bidali garatzaileei.
Igota dagoena Julen-ek bidalitakoa da eta zahakiturik egongo delakoan ez 
dute euskara argitaratu. (hau ezin ziurtatu jaso zituen posta horiek 
ikusi gabe)

Egin beharrekoak:

Norbait itzulpenaren arduradun izan beharko litzateke, garatzaileekin 
harremanetan jarri eta horren berri eman. Hoberena pertsona bat izatea 
da (gero naiz taldearen izenean egin).

Zerbitzarian dagoena deskargatu eta pootle-n dagoenarekin bateratu 
(msgmerge lagun honetarako).

Pootlen ipini, egin beharrekoak egin eta garatzaileei bidali hurrengo 
argitaratzen ipini dezaten.

Ni itzultzen eta pootlen egin beharrekoa egiteko prest nago baino 
norbaitek proiketua bere ardurapean artzen badu bakarrik.


Ander Elortondo-(e)k esan zuen:
> Aupa!
> 
>   Gaur instalatu dut VLC eta euskara galdu dugu hizkuntza aukeren 
> artean. Webgunean arakatuz arduraduna aurkitu (Julen Ugalde) dut eta hau 
> izan da gaur berarekin izan dudan posta harremana:
> 
> 1)
> Aupa Julen!
> 
>   Librezaleko pootlen VLC %100 euskaratua ageri den arren, gaur 0.8.6 
> bertsioa jaitsi dut eta ez dut inondik inora euskaratzeko aukerarik 
> ikusi. Videolaneko  webgunean trasteatuz zu ageri zara euskaraketaren 
> arduradun.
> 
> Horregatik zuri pertsonalki idaztearen arrazoia.
> 
>   Bestalde euskaraketa honela ageri da: 
> http://www.videolan.org/developers/i18n/vlcstat.php 
> <http://www.videolan.org/developers/i18n/vlcstat.php>
> 
> ez du logika handirik librezalen askoz kate gehiago ageri baitira 
> itzulita. Edonola,  zer iruditzen po fitxategiak jaitsi eta librezaleko 
> pootle eguneratzen bada?
> Honela denon artean lana amaitu eta software garratzitzu hau berriz 
> euskaraz izateko aukera izango genuke.
> 
> 
> ondo ibili eta hobe izan!
> 
> Ander Elortondo.
> 
> 2)
> Kaixo Ander,
> 
> Ni aspaldi hasi nintzen VLC itzultzen, Launchpad erabiliz (aipatzen 
> duzun pootle hori ez dut ezagutzen). Lan izugarria zen neuk bakarrik 
> egiteko, ta nahiko denborarik ez neukanez, utzi egin nion.
> 
> Uste dut orain git sistema bat jarri dutela, baina ez dut erabili. 
> Aurreko sisteman arduradun bezala agertzen nintzen, ta ziur aski 
> horregatik hor dago nire izena.
> 
> Agian irtenbidea VLC-ko tipoekin hitz egitea izango zen. Azken bi 
> hilabeteetan hainbat mezu jaso nuen, VLC-ko hurrengo bertsioaren 
> inguruan. Nahi baduzu berbidaliko dizkizut eta esango diegu hemendik 
> aurrera zu (edo beste bat) izango zarela itzulpenaren arduraduna. Zer 
> deritzozu?
> 
> Gero arte,
> 
> 3)
> Aupa!
> 
> Kriston lana eginda dago (egin zenuen), ikus: 
> http://www.librezale.org:8080/projects/vlc/ 
> <http://www.librezale.org:8080/projects/vlc/>
> 
> nire asmoa VLCko lagunei po fitxategi eguneratua eskatzea zen, honela 
> pootle eguneratu eta librezaletik guztion artean egunera mantendu. Pena 
> litzateke hainbeste lan egin ondoren bidean galtzea.
> 
> Arazorik ez baduzu librezale posta zerrendan komentatuko dut 
> gertatutakoa eta ziur konponbidea eman diezaiokegula.
> 
> Nik ez daukat arduradun agertzeko helbururik, ezta arazorik ere, baina 
> beharbada posta zerrenda (librezalekoak ongi baderitzote) jar genezake 
> kontaktu bezala eta proiektu garrantzitsu hau euskaraz mantendu.
> 
> komentatuko dut bertan?
> 
> 4)
> Arazorik ez, aurrera. Esango didazu.
> 
> Gero arte,
> 
> 
> Esan bezala ez daukat arduradun agertzeko helbururik, ezta arazorik ere. 
> Prest nago Julenengandik mezuak jaso, begiratu, po berriak lortu eta 
> traslate tresnak erabiliz ea egindako lana aprobetxatzerik daukagun.
> 
> Posta zerrenda hau jar genezake arduradun eta itzulpena pootle bitartez 
> egin?
> 
> Pertsona bat jarri behar bada (edo hori bada beste proiektuekin egin 
> dena)  ez dut arazorik ni neu agertzeko, itzulpena librezaleko pootle 
> bitarten eguneratzuz.
> 
> Zer iruditzen?
> 
> 
> 
> Barka txapa  ,)
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 197 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080908/8864c14a/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago