[Librezale] VLC euskaraz
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Al, Ira 8, 13:37:50, CEST 2008
Aupa!
Gaur instalatu dut VLC eta euskara galdu dugu hizkuntza aukeren
artean. Webgunean arakatuz arduraduna aurkitu (Julen Ugalde) dut eta hau
izan da gaur berarekin izan dudan posta harremana:
1)
Aupa Julen!
Librezaleko pootlen VLC %100 euskaratua ageri den arren, gaur 0.8.6
bertsioa jaitsi dut eta ez dut inondik inora euskaratzeko aukerarik
ikusi. Videolaneko webgunean trasteatuz zu ageri zara euskaraketaren
arduradun.
Horregatik zuri pertsonalki idaztearen arrazoia.
Bestalde euskaraketa honela ageri da:
http://www.videolan.org/developers/i18n/vlcstat.php
<http://www.videolan.org/developers/i18n/vlcstat.php>
ez du logika handirik librezalen askoz kate gehiago ageri baitira
itzulita. Edonola, zer iruditzen po fitxategiak jaitsi eta librezaleko
pootle eguneratzen bada?
Honela denon artean lana amaitu eta software garratzitzu hau berriz
euskaraz izateko aukera izango genuke.
ondo ibili eta hobe izan!
Ander Elortondo.
2)
Kaixo Ander,
Ni aspaldi hasi nintzen VLC itzultzen, Launchpad erabiliz (aipatzen
duzun pootle hori ez dut ezagutzen). Lan izugarria zen neuk bakarrik
egiteko, ta nahiko denborarik ez neukanez, utzi egin nion.
Uste dut orain git sistema bat jarri dutela, baina ez dut erabili.
Aurreko sisteman arduradun bezala agertzen nintzen, ta ziur aski
horregatik hor dago nire izena.
Agian irtenbidea VLC-ko tipoekin hitz egitea izango zen. Azken bi
hilabeteetan hainbat mezu jaso nuen, VLC-ko hurrengo bertsioaren
inguruan. Nahi baduzu berbidaliko dizkizut eta esango diegu hemendik
aurrera zu (edo beste bat) izango zarela itzulpenaren arduraduna. Zer
deritzozu?
Gero arte,
3)
Aupa!
Kriston lana eginda dago (egin zenuen), ikus:
http://www.librezale.org:8080/projects/vlc/
<http://www.librezale.org:8080/projects/vlc/>
nire asmoa VLCko lagunei po fitxategi eguneratua eskatzea zen, honela
pootle eguneratu eta librezaletik guztion artean egunera mantendu. Pena
litzateke hainbeste lan egin ondoren bidean galtzea.
Arazorik ez baduzu librezale posta zerrendan komentatuko dut
gertatutakoa eta ziur konponbidea eman diezaiokegula.
Nik ez daukat arduradun agertzeko helbururik, ezta arazorik ere, baina
beharbada posta zerrenda (librezalekoak ongi baderitzote) jar genezake
kontaktu bezala eta proiektu garrantzitsu hau euskaraz mantendu.
komentatuko dut bertan?
4)
Arazorik ez, aurrera. Esango didazu.
Gero arte,
Esan bezala ez daukat arduradun agertzeko helbururik, ezta arazorik ere.
Prest nago Julenengandik mezuak jaso, begiratu, po berriak lortu eta
traslate tresnak erabiliz ea egindako lana aprobetxatzerik daukagun.
Posta zerrenda hau jar genezake arduradun eta itzulpena pootle bitartez
egin?
Pertsona bat jarri behar bada (edo hori bada beste proiektuekin egin
dena) ez dut arazorik ni neu agertzeko, itzulpena librezaleko pootle
bitarten eguneratzuz.
Zer iruditzen?
Barka txapa ,)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago