[Librezale] software librea | jardunaldietarako gonbidapen-proposamena ; -)

Iratxe Esnaola Arribillaga extari a bildua gmail.com
Or, Ira 5, 11:34:22, CEST 2008


Aupa librezale!!

zer moduz?

Atzo Ibon-i [ eta beste batzuei ] mezu bat bidali nion, azaroaren 10-11-12an
egingo diren jardunali batzuetan hizlari moduan aritzeko gonbidapena
luzatuz. Berak komentatu dit gonbidapen hau posta-zerrendara bidaltzeko eta
hortara nator.

Jarraian mezu horren zatirik interesgarriena jartzen dizuet,
garrantzitsuena, zuen laguntza behar duena. ;-)

Zuetakoren bat hizlari moduan parte hartzera animatzea da emailaren
helburua. beraz, mezu harekin uzten zaitutztet.

Horixe zen.
Edozer dela, lasai esan.
eta animatuUuuuuUu! ;-)

mila eskerrrr,
eta muxu bat zerrendarako. ;-)
iRaTXe.


______________________ :: MEZUA' :: __________________________________

...

EHUko Sánchez Mazas Katedra Software Librearen inguruko jardunaldi batzuk
antolatzen ari da azaroaren 10, 11 eta 12rako. Jardunaldi horien antolaketan
laguntzen ari naiz eta horrexegatik idazten dizuet.

Sánchez Mazas Katedrak bigarren aldiz heldu dio software librearen gaiari.
2006an Richard Stallman gonbidatu zuen eta 2 urte beranduago, Koldo
Mitxelenako areto berberean 3 eguneko jardunaldi batzuk antolatzea erabaki
dugu. Bertan, software librea ikuspuntu ezberdinetatik lantzea da helburua
eta horretarako eremu ezberdinetako pertsonen hitzaldiak lotu nahi ditugu.

Labur-labur esateko, eta gutxi gorabehera, hauxe da 3 egun horietarako
ezarri ditugun izenburu orokorren eskema:

[ Gaztelaniaz ] Azaroak 10 astelehena: Zergatik eta zertarako erabili
software librea?
[ Euskaraz ] Azaroak 11 asteartea: Software librea eta eremu urriko
hizkuntzak: euskara teknologietan.
[ Euskaraz eta Gaztelaniaz ] Azaroak 12 asteazkena: Software librea eta
garapen lokala.

Hitzali hauen osagarri gisa, gainera, ostegun eta ostiralean, 13 eta 14an,
herri ezberdinetan zenbait pertsonek tresna libreen inguruko ikastaro
praktikoak emango dituzte.

Honez gero asmatuko zenuten moduan, zuei idazteko arrazoia bigarren eguneko
planteamentua da. ;-)  Egun horretarako pentsatua duguna botako dizuet, zuen
izen eta guzti, eta gero hitz egingo dugu  ;-)

1 Software librearen lokalizazioa [ Ibon ]
2 Euskarazko software katalogoa [ Iñaki ]
3 Euskarazko Wikipedia [ Galder ]

Ondoren mahai-inguru bat egingo genuke, publikoak egin ditzakeen galderen
inguruan edota moderatzaileak plantea ditzakeenen inguruan.

Ez dakit nola ikusten duzuen... Niretzat egun konpletitoa gelditu daiteke
;-)
orokorrean, jardunaldien inguruko kritikak ere onartzen ditut... ;-)

Ikus dezazuen, jardunaldien eskema orokorra jarri dizuet behean.

....

 _____Azaroak 7 ostirala

'Anari' eta software librea, kontzertu-txarla.
    Helburua: software librearen inguruko oinarrizko kontzeptuak modu
berritzailean aurkeztea
    Lekua: Koldo Mitxelena kulturgunea
    Ordua: 20:00tan

 _____Azaroak 10 astelehena

Hitzaldiak: Software librea, zergatik eta zertarako erabili?
    Helburua: Software librearen filosofia eta ekintzaileei eskaintzen
dizkien aukerak argitzea
    Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
    Hizkuntza: Gaztelania
    Ordua: 18:30-20:30

 Software librearen filosofia [ 18:30 -19:00 ]
 Software librea eta ekintzaileak [ 19:00 -19:30 ]
 Kasu arrakastatsua: [ ekoizlea ] [ 19:30 -19:45 ]
 Kasu arrakastatsua: [ erabiltzailea ] [ 19:45 – 20:00 ]
 Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]

 _____Azaroak 11 asteartea

Hitzaldiak: Teknologia libreak eta eremu urriko hizkuntzak: euskara
teknologietan
    Helburua: Software libreak eta Wikipediak eremu urriko hizkuntzei
eskaintzen dien irekitasuna
    Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
    Hizkuntza: Euskara
    Ordua: 18:30-20:30

 Software librearen lokalizazioa [ 18:30 - 19:00 ]
 Euskarazko softwarearen katalogoa [ 19:00 – 19:30 ]
 Euskarazko Wikipedia [ 19:30 -20:00 ]
 Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]

 _____Azaroak 12 asteazkena

Hitzaldiak: Software librea eta garapen lokala
    Helburua: Software librean garapen lokalean nola lagun dezakeen azaltzea
    Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
    Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania
    Ordua: 18:30-20:30

 Software librea administrazioan [ 18:30 -19:00 ]
 Extremadurako kasua  [ 19:00 -19:30 ]
 Software librea eta garapen lokala [ 19:30 -20:00 ]
 Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080905/4dd1e4df/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago