Aupa librezale!!

zer moduz?

Atzo Ibon-i [ eta beste batzuei ] mezu bat bidali nion, azaroaren 10-11-12an egingo diren jardunali batzuetan hizlari moduan aritzeko gonbidapena luzatuz. Berak komentatu dit gonbidapen hau posta-zerrendara bidaltzeko eta hortara nator.

Jarraian mezu horren zatirik interesgarriena jartzen dizuet, garrantzitsuena, zuen laguntza behar duena. ;-)

Zuetakoren bat hizlari moduan parte hartzera animatzea da emailaren helburua. beraz, mezu harekin uzten zaitutztet.

Horixe zen.
Edozer dela, lasai esan.
eta animatuUuuuuUu! ;-)

mila eskerrrr,
eta muxu bat zerrendarako. ;-)
iRaTXe.

______________________ :: MEZUA' :: __________________________________

EHUko
Sánchez Mazas Katedra Software Librearen inguruko jardunaldi batzuk
antolatzen ari da azaroaren 10, 11 eta 12rako. Jardunaldi horien
antolaketan laguntzen ari naiz eta horrexegatik idazten dizuet.

Sánchez Mazas Katedrak bigarren aldiz heldu dio software librearen
gaiari. 2006an Richard Stallman gonbidatu zuen eta 2 urte beranduago,
Koldo Mitxelenako areto berberean 3 eguneko jardunaldi batzuk
antolatzea erabaki dugu. Bertan, software librea ikuspuntu
ezberdinetatik lantzea da helburua eta horretarako eremu ezberdinetako
pertsonen hitzaldiak lotu nahi ditugu.

Labur-labur esateko, eta gutxi gorabehera, hauxe da 3 egun horietarako ezarri ditugun izenburu orokorren eskema:

[ Gaztelaniaz ] Azaroak 10 astelehena: Zergatik eta zertarako erabili software librea?
[ Euskaraz ] Azaroak 11 asteartea: Software librea eta eremu urriko hizkuntzak: euskara teknologietan.

[ Euskaraz eta Gaztelaniaz ] Azaroak 12 asteazkena: Software librea eta garapen lokala.

Hitzali
hauen osagarri gisa, gainera, ostegun eta ostiralean, 13 eta 14an,
herri ezberdinetan zenbait pertsonek tresna libreen inguruko ikastaro
praktikoak emango dituzte.

Honez gero asmatuko zenuten moduan, zuei idazteko arrazoia bigarren
eguneko planteamentua da. ;-)  Egun horretarako pentsatua duguna botako
dizuet, zuen izen eta guzti, eta gero hitz egingo dugu  ;-)

1 Software librearen lokalizazioa [ Ibon ]

2 Euskarazko software katalogoa [ Iñaki ]
3 Euskarazko Wikipedia [ Galder ]

Ondoren
mahai-inguru bat egingo genuke, publikoak egin ditzakeen galderen
inguruan edota moderatzaileak plantea ditzakeenen inguruan.

Ez dakit nola ikusten duzuen... Niretzat egun konpletitoa gelditu daiteke ;-)
orokorrean, jardunaldien inguruko kritikak ere onartzen ditut... ;-)

Ikus dezazuen, jardunaldien eskema orokorra jarri dizuet behean.

_____Azaroak 7 ostirala

'Anari' eta software librea, kontzertu-txarla.

Helburua: software librearen inguruko oinarrizko kontzeptuak modu berritzailean aurkeztea

Lekua: Koldo Mitxelena kulturgunea
Ordua: 20:00tan

_____Azaroak 10 astelehena

Hitzaldiak: Software librea, zergatik eta zertarako erabili?

Helburua: Software librearen filosofia eta ekintzaileei eskaintzen dizkien aukerak argitzea
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
Hizkuntza: Gaztelania
Ordua: 18:30-20:30

Software librearen filosofia [ 18:30 -19:00 ]

Software librea eta ekintzaileak [ 19:00 -19:30 ]
Kasu arrakastatsua: [ ekoizlea ] [ 19:30 -19:45 ]
Kasu arrakastatsua: [ erabiltzailea ] [ 19:45 – 20:00 ]
Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]

_____Azaroak 11 asteartea

Hitzaldiak: Teknologia libreak eta eremu urriko hizkuntzak: euskara teknologietan
Helburua: Software libreak eta Wikipediak eremu urriko hizkuntzei eskaintzen dien irekitasuna

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
Hizkuntza: Euskara
Ordua: 18:30-20:30

Software librearen lokalizazioa [ 18:30 - 19:00 ]
Euskarazko softwarearen katalogoa [ 19:00 – 19:30 ]
Euskarazko Wikipedia [ 19:30 -20:00 ]

Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]

_____Azaroak 12 asteazkena

Hitzaldiak: Software librea eta garapen lokala
Helburua: Software librean garapen lokalean nola lagun dezakeen azaltzea

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturgunea
Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania
Ordua: 18:30-20:30

Software librea administrazioan [ 18:30 -19:00 ]
Extremadurako kasua  [ 19:00 -19:30 ]
Software librea eta garapen lokala [ 19:30 -20:00 ]

Mahai-ingurua [ 20:00 - 20:30 ]