[Librezale] [Mozilla] Mozilla Europe Camp: laburpena
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 30, 09:08:34, CET 2008
3ARRANO(e)k dio:
> Jatorrizko mezua: al., 2008-10-27 19:40 +0100, egilea: Julen
>> Thunderbird-erako prestatzen ari diren aldaketa drastikoak erakutsi
>> zizkigun gero, ikuspegi (facet) bidezko nabigazioa posta-mezuen
>> artean, fitxa bidezko interfazea, egutegiaren integrazioa, ...
>> aldaketa asko. Publikotik aipatu zen jendeak Outlook-en
>> funtzionaltasunak bilatzen dituela, baina David-ek izaera berritzailea
>> berretsi zuen: "Most people don't know what they want until they see
>> it".
>
> Nik oraingoz Evolution erabiltzen dut (Ubunturekin integrazio
> kontuegatik, batipat, ea hau hobetzen duten Thunderbirden), baina
> interesa daukat Thunderbirderako berrikuntza horietan. 3. bertsioan
> etorriko dira, hala etorkizun urrunagorako zerbait da?
Printzipioz 3.bertsioko hobekuntzak aurkeztu zizkigun, gero feature-ren
bat kanpoan lagako duten batek daki. Edozein kasutan, hortxe daude
nightly-ak probatzeko.
(...)
>> Susok aipatzen zuen Galizian filosofia ezberdineko jendea dabilela
>> Software Librea lokalizatzen eta hiru taldetan bana daitezkeela:
>> enpresak, elkarteak eta boluntarioak. Lehenengo biek diru-laguntzak
>> jasotzen dituzte, ez ordea azken taldekoek. Hemengo egoeraren analogia
>> bat egitearren, EuskalGNU elkarteetan sartuko genuke eta Librezale
>> boluntarioetan.
>> Komunitatearen beraren beharrek bultzatu zuten hiru multzoen arteko
>> lanaren koordinazioa, historikoki izan diren arazo eta pikeen ondorioz
>> batez ere (OpenOffice.org-ekin gertatutakoa, adibidez[3]). Orain,
>> osatzen diren itzulpenekin TMX memoriak sortu, bildu eta banatzen dira
>> etorkizuneko proiektuetan berrerabil daitezen.
>>
>
> Zure blogean Mancomuni buruz idatzi duzuna irakurri dut, eta ideia oso
> ona da, baina hemen egiteko aukerarik ba al dago? Batetik, EuskalGNUkoek
> aurreko batean pi-ri nola erantzuten zioten ikusita, ez dakit nik... eta
> gainera, Eusko Jaurlaritza Microsoften eskuetan dagoela begi bistakoa
> da.
Arazoek tokian tokiko ezaugarriak dituzte baina inspiratzeko moduko
kasua da, batez ere gauzak ongi doazkiela ikusita.
Julen.
(Mesedez, erantzutekotan bi zerrendetara erantzun, bestela haria galtzen
baita!)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago