[Librezale] [Mozilla] Mozilla Europe Camp: laburpena
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 28, 09:13:38, CET 2008
imamon(e)k dio:
> Julen(e)k dio:
>> Puri-purian dagoen mugikorren merkatua ere aipatu zen eta are gehiago
>> aurreko astean Fennec-en lehen alpha bertsioa kaleratu dela jakinda.
>> Mugikorren munduan plataforma ugari daudenez, zaila da guztietara
>> ailegatzea, baina ziurra da Windows Mobile eta Linuxen gainean
>> dabiltzan mugikorrekin ondo ibiliko dela Fennec (besteak beste).
>>
> iPhone eta XXxxari buruz berririk bai?
Dakizuen bezela iPhonea kontu berezia da. Edonola ere, ziur nago saiatu
gogor saiatuko direla plataforma horretan martxan jartzen, Mozillako
jende *askok* baitarabil iPhonea.
Bide batez, komentatzea ahaztu zitzaidan: Tristan Nitotekin hizketan
(zerbeza eta ardo pare bat edanak zituen jada), esan zuen aukera urrun
bat bazela Fennec-en lokalizatzaileei Nokia tablet bat emateko. Ez dute
halakorik agindu baina aukera aztertzen ari direla esan zuen.
(...)
>> Asteburua amaitzeko, saio interesgarriak izan ziren komunitate lokalei
>> buruzkoak, Poloniako, Espainiako eta Kataluniako taldeek euren
>> komunitateak aurkeztu zituzten labur-labur eta gero komunitate lokalak
>> indartzeko egin daitekeena eztabaidatu zen. Kamiseta "lokalizatuak"
>> egiteko aukera aipatu zen.
>>
> Non geratu dira Librezaleren kamisetan egiteko proposamenak?
Asmo hutsean geratu zen, wikian daude orduko diseinuak[1] baina ez dugu
urrats gehiago eman horri begira.
>> Hala ere, asteburuko sorpresarik onena mancomun.org komunitateko
>> koordinatzaile Suso Baleato ezagutzean izan nuen (Txopi, ezagutzen
>> omen zaitu!), lehen eskutik eman baitzidan Galizian Software Libreak
>> bizi duen egoeraren berri. Mancomun Xuntaren ekimena da Software
>> Librearen inguruan dauden mugimenduak koordinatzeko eta, besteak
>> beste, galiziarrek aplikazio informatikoak euren hizkuntzan
>> erabiltzeko aukera bermatzea dute helburu.
>>
> Geurean okerrago gaude. Jaurlaritza Microsoft-ekin sinatzen ditu
> akordioak eta software librea bigarren plano batean geratzen da.
Ohar mentala: Susok komentatu zidan Malagako OSWCan (Open Source World
Conference) egon zela egun batzuk lehenago Jaurlaritzako baten batekin
hizketan eta Software Libreagatik oso interesatuta agertu zela
azpimarratu zuen.
(...)
>> Eta gutxi gorabehera hori da asteburuaren laburpentxoa. Inpresio
>> nabarmen batekin bueltatu naiz: talde bezala asko dugula egiteko,
>> hobeto (des)koordinatu behar garela, gehiago zabaldu behar dugula gure
>> jarduna, kide berriak lortu behar ditugula, ... asanblada baterako
>> aitzakia beharbada?
>>
> Zer iruditzen asanblada ireki bat egiten badugu?
Nik ideia hori bota dut, gainera aspaldi da Librezalek ez duela
asanbladarik egiten (2006ko maiatzean azkena!)[2].
Gero arte,
Julen.
[1] http://wiki.librezale.org/index.php/Kamiseta
[2] http://wiki.librezale.org/index.php/Asanbladak
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago