[Librezale] Durangoko azokako bilera
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
As, Aza 25, 21:18:24, CET 2008
Hau da nire proposamena:
Nire herria Euba da. Trena eta Bizkaibusa dauzka orduro larunbatetan eta
ordu erdiro aste barruan. Durangora trenez bost minututan iristen da.
Trenez, Durangora iritsi baino lehen dagoen geltokia da (Bilbotik
etorriz gero).
Badago Udalak utzitako bi lokal herrian.
Bata herrian bertan dago, bi gela dauzka eta libre egoten da
arratsaldeko seiak arte. Seietatik aurreta geletako bat karta jokorako
erabiltzen dute herriko emakumeek, beraz apur bat deserosoago egongo
ginateke, baina hala ere bilera jarraitu genezake.
Bestea herriko eskola zaharra da. Herritik bost minutura oinez. Herriko
gazteek daramate eta esan didate ez dagoela hain ondo prestatuta bilera
bat egiteko, baina beste aukerarik ez badago erabil daiteke.
Nik ostiral arratsaldean ezin dut Gasteiztik irten bostak baino lehen.
Aukeran, nahiago nuke bilera larunbatean egingo balitz.
Zer moduz larunbat arratsaldean, bazkalostean, aipatu dudan lehen
lekuan? Lauretan edo...
Asier.
Txopi(e)k dio:
> patxi gaztelumendi-(e)k idatzi zuen:
>> Non?
>>
>> Durangon ezer patxadozkorik aurkitzea ezinezkoa izango da.
>> Proposamena beraz:
>>
>> Durangon hitzordua egin, eta dauzkagun autoetan Elorriora joan, Parra
>> tabernan adibidez elkartu, eta bertako zibertokian gure bileratxoa egin.
>> Ostean, potea hartu eta barriro Durangoko kontsumo azokara.
>>
>> zer iruditzen?
>
> Nigatik ados. Trenez edo autobusez joateko asmoa dut. Guztiotatik bik
> autoa ekartzen badugu nahiko izango da sei kilometro horiek egiteko. Behar
> izanez gero, bidai bi egin eta minutu gutxitan leku batetik bestera mugitu
> ahal izango dugu.
>
> Beraz, nigatik primeran!
>
> Asier, besteek azaldu duten bezala, Librezaleko kidea izateko behar den
> bakarra parte hartzea da. Ez gehiago, ez gutxiago. Zu parte hartze
> bikainarekin estreinatu zara, bestela nork daki zein leku zaratatsuan
> bilduko ginatekeen. Beraz, eskerrik asko zure laguntzagatik eta ongi
> etorri :-)
>
> Portzierto, "Durangoko kontsumo azokaraz" aparte, gaztetxean "Durangoko
> azoka alternatiboa" ospatzen da. Ni beti pasatzen naiz diskoak, arropa,
> bideoak eta batez ere fanzineak ikustera.
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2002/11/2817.shtml
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2003/12/11074.shtml
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/12/18387.shtml
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/12/35242.shtml
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/12/43811.shtml
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago