[Librezale] Durangoko azokako bilera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 25, 13:15:01, CET 2008


patxi gaztelumendi-(e)k idatzi zuen:
> Non?
>
> Durangon ezer patxadozkorik aurkitzea ezinezkoa izango da.
> Proposamena beraz:
>
> Durangon hitzordua egin, eta dauzkagun autoetan Elorriora joan, Parra
> tabernan adibidez elkartu, eta bertako zibertokian gure bileratxoa egin.
> Ostean, potea hartu eta barriro Durangoko kontsumo azokara.
>
> zer iruditzen?

Nigatik ados. Trenez edo autobusez joateko asmoa dut. Guztiotatik bik
autoa ekartzen badugu nahiko izango da sei kilometro horiek egiteko. Behar
izanez gero, bidai bi egin eta minutu gutxitan leku batetik bestera mugitu
ahal izango dugu.

Beraz, nigatik primeran!

Asier, besteek azaldu duten bezala, Librezaleko kidea izateko behar den
bakarra parte hartzea da. Ez gehiago, ez gutxiago. Zu parte hartze
bikainarekin estreinatu zara, bestela nork daki zein leku zaratatsuan
bilduko ginatekeen. Beraz, eskerrik asko zure laguntzagatik eta ongi
etorri :-)

Portzierto, "Durangoko kontsumo azokaraz" aparte, gaztetxean "Durangoko
azoka alternatiboa" ospatzen da. Ni beti pasatzen naiz diskoak, arropa,
bideoak eta batez ere fanzineak ikustera.
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2002/11/2817.shtml
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2003/12/11074.shtml
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/12/18387.shtml
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/12/35242.shtml
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/12/43811.shtml

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago