[Librezale] Durangoko azokako bilera

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Aza 29, 09:46:10, CET 2008


2008/11/25 Asier Sarasua <asarasua a bildua telefonica.net>:
> Hau da nire proposamena:
> Nire herria Euba da. Trena eta Bizkaibusa dauzka orduro larunbatetan eta
> ordu erdiro aste barruan. Durangora trenez bost minututan iristen da.
> Trenez, Durangora iritsi baino lehen dagoen geltokia da (Bilbotik
> etorriz gero).
>
> Badago Udalak utzitako bi lokal herrian.
>
> Bata herrian bertan dago, bi gela dauzka eta libre egoten da
> arratsaldeko seiak arte. Seietatik aurreta geletako bat karta jokorako
> erabiltzen dute herriko emakumeek, beraz apur bat deserosoago egongo
> ginateke, baina hala ere bilera jarraitu genezake.
>
> Bestea herriko eskola zaharra da. Herritik bost minutura oinez. Herriko
> gazteek daramate eta esan didate ez dagoela hain ondo prestatuta bilera
> bat egiteko, baina beste aukerarik ez badago erabil daiteke.
>
> Nik ostiral arratsaldean ezin dut Gasteiztik irten bostak baino lehen.
> Aukeran, nahiago nuke bilera larunbatean egingo balitz.
>
> Zer moduz larunbat arratsaldean, bazkalostean, aipatu dudan lehen
> lekuan? Lauretan edo...
>
> Asier.

Egun on,

Patxik proposatutakoa nahiz Asierrena ondo daude, baina bat erabaki
beharra dago. Edo bata edo bestea.

Gaur zortzi da asanblada beraz ahal bezain laster hau erabakita utziz
gero hobe, planak egiten has gaitezkeelako, inork kotxea hartzekotan,
zonalde berekoak koordinatzeko.

Baita ere gogoratu gai zerrenda wikian dagoela, nahiko osatua, baina
edozer aldatzekotan hortxe dagoela denon eskura.

Gero arte,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago