[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 18, 22:09:38, CET 2008


Txopi(e)k dio:
> Mikel Olasagasti(e)k dio:
>>> Txopi(e)k dio:
>>>> Orain arteko euskaraketa ia bukatuta dago:
>>>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>>>>
>>>> Kate bakarra falta da baina dagokion Wordpress bertsioa instalatuta ere
>>>> ez dut dagokion orrialdean katea aurkitzen eta PHP kodea begiratu
>>>> beharko dut.
>>>>
>>>> Edozein modutan, Wordpress-eko programatzaileak Betak berriak ateratzen
>>>> ari dira oraindik eta itzuli beharreko azken kateak ez daude finkatuak.
>>>> Gutxi-gutxika baina, denon artean lan ona egiten ari garela uste dut.
>>>>
>>>> Wordpress-eko azpidomeinua ere forma hartzen hasi da ;-)
>>>> http://eu.wordpress.org/
>>> Honek oso itxura ona du!!
>>>
>>> Bide batez (asko eskatzea izango da), ez dituzte beta bertsioen
>>> lokalizatutako demo bertsioak online izango ezta? Egia esan alperkeri
>>> handia ematen du WP berri bat instalatzeak egindako lana probatzeko...
>>>
>>> Hasiera orriko pantaila-argazkian dagoeneko ikusten dira akats batzuk,
>>> oso ohikoak gainera (0 etiketak, 1 iruzkina), ze WPko PO fitxategiaren
>>> gabezia handiena testuinguruaren informaziorik apenas ez ematea baita.
>>>
>>> Gero arte,
>>> Julen.
>> Nahi izanez gero atsaldean/gauean wp bat instalatu dezaket librezale
>> barruan demo moduan nahi adina froga egiteko.
> 
> Mikel, eskerrik asko eskaintzagatik. Nik normalean lokalean egiten dut
> lan baina oraingoan frogak egiteko Wordpress-a sarean instalatu dut:
> http://sindominio.net/~txopi/wordpress/
> 
> Nahi baduzue, hori erabili dezakegu frogak egiteko.
> 
> Oker ez banago, 3. Beta da instalatuta dagoena. Minutu batzuk barru,
> oraintxe bertan Pootlen dagoen euskaraketa sartuko dut.

Frogetarako Wordpress-ean gure Pootlen dagoen euskaraketa sartu dut.

Eta jendea euskaratzeko gogoekin ikusten dudanez, eu.wordpress.org-ek
erabiltzen duen itxuraren POa ere sartu dut gure Pootlen. Txikia da
baina korrika egin nuen eta bukatu gabe dagoenez, errepasotxo bat ez
litzaioke txarto etorriko. :-)

Eskerrik asko,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago