[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 18, 21:49:45, CET 2008


Mikel Olasagasti(e)k dio:
>> Txopi(e)k dio:
>>> Orain arteko euskaraketa ia bukatuta dago:
>>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>>>
>>> Kate bakarra falta da baina dagokion Wordpress bertsioa instalatuta ere
>>> ez dut dagokion orrialdean katea aurkitzen eta PHP kodea begiratu
>>> beharko dut.
>>>
>>> Edozein modutan, Wordpress-eko programatzaileak Betak berriak ateratzen
>>> ari dira oraindik eta itzuli beharreko azken kateak ez daude finkatuak.
>>> Gutxi-gutxika baina, denon artean lan ona egiten ari garela uste dut.
>>>
>>> Wordpress-eko azpidomeinua ere forma hartzen hasi da ;-)
>>> http://eu.wordpress.org/
>> Honek oso itxura ona du!!
>>
>> Bide batez (asko eskatzea izango da), ez dituzte beta bertsioen
>> lokalizatutako demo bertsioak online izango ezta? Egia esan alperkeri
>> handia ematen du WP berri bat instalatzeak egindako lana probatzeko...
>>
>> Hasiera orriko pantaila-argazkian dagoeneko ikusten dira akats batzuk,
>> oso ohikoak gainera (0 etiketak, 1 iruzkina), ze WPko PO fitxategiaren
>> gabezia handiena testuinguruaren informaziorik apenas ez ematea baita.
>>
>> Gero arte,
>> Julen.
> 
> Nahi izanez gero atsaldean/gauean wp bat instalatu dezaket librezale
> barruan demo moduan nahi adina froga egiteko.

Mikel, eskerrik asko eskaintzagatik. Nik normalean lokalean egiten dut
lan baina oraingoan frogak egiteko Wordpress-a sarean instalatu dut:
http://sindominio.net/~txopi/wordpress/

Nahi baduzue, hori erabili dezakegu frogak egiteko.

Oker ez banago, 3. Beta da instalatuta dagoena. Minutu batzuk barru,
oraintxe bertan Pootlen dagoen euskaraketa sartuko dut.

Hari honetan parte hartu duzueoni oraintxe bertan bidaliko dizuet
pasahitza eta nahi duen beste edonork eskatu besterik ez dauka!

Happy translating,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago