[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
As, Aza 18, 09:24:09, CET 2008


> Txopi(e)k dio:
>> Orain arteko euskaraketa ia bukatuta dago:
>> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>>
>> Kate bakarra falta da baina dagokion Wordpress bertsioa instalatuta ere
>> ez dut dagokion orrialdean katea aurkitzen eta PHP kodea begiratu
>> beharko dut.
>>
>> Edozein modutan, Wordpress-eko programatzaileak Betak berriak ateratzen
>> ari dira oraindik eta itzuli beharreko azken kateak ez daude finkatuak.
>> Gutxi-gutxika baina, denon artean lan ona egiten ari garela uste dut.
>>
>> Wordpress-eko azpidomeinua ere forma hartzen hasi da ;-)
>> http://eu.wordpress.org/
>
> Honek oso itxura ona du!!
>
> Bide batez (asko eskatzea izango da), ez dituzte beta bertsioen
> lokalizatutako demo bertsioak online izango ezta? Egia esan alperkeri
> handia ematen du WP berri bat instalatzeak egindako lana probatzeko...
>
> Hasiera orriko pantaila-argazkian dagoeneko ikusten dira akats batzuk,
> oso ohikoak gainera (0 etiketak, 1 iruzkina), ze WPko PO fitxategiaren
> gabezia handiena testuinguruaren informaziorik apenas ez ematea baita.
>
> Gero arte,
> Julen.

Nahi izanez gero atsaldean/gauean wp bat instalatu dezaket librezale
barruan demo moduan nahi adina froga egiteko.

MiKeL




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago