[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Aza 18, 09:12:00, CET 2008
Txopi(e)k dio:
> Orain arteko euskaraketa ia bukatuta dago:
> http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
>
> Kate bakarra falta da baina dagokion Wordpress bertsioa instalatuta ere
> ez dut dagokion orrialdean katea aurkitzen eta PHP kodea begiratu
> beharko dut.
>
> Edozein modutan, Wordpress-eko programatzaileak Betak berriak ateratzen
> ari dira oraindik eta itzuli beharreko azken kateak ez daude finkatuak.
> Gutxi-gutxika baina, denon artean lan ona egiten ari garela uste dut.
>
> Wordpress-eko azpidomeinua ere forma hartzen hasi da ;-)
> http://eu.wordpress.org/
Honek oso itxura ona du!!
Bide batez (asko eskatzea izango da), ez dituzte beta bertsioen
lokalizatutako demo bertsioak online izango ezta? Egia esan alperkeri
handia ematen du WP berri bat instalatzeak egindako lana probatzeko...
Hasiera orriko pantaila-argazkian dagoeneko ikusten dira akats batzuk,
oso ohikoak gainera (0 etiketak, 1 iruzkina), ze WPko PO fitxategiaren
gabezia handiena testuinguruaren informaziorik apenas ez ematea baita.
Gero arte,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago