[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Aza 11, 11:21:20, CET 2008
Txopi(e)k dio:
> pi-(e)k idatzi zuen:
>> Txopi-(e)k esan zuen:
>>> Aupa:
>>>
>>> Kostatu zait baina azkenean atera dut denbora wordpress-en euskaraketan
>>> jarduteko. Zorionez, %74a aurreko bertsioaren berdina da. Beraz,
>>> laurdena bakarrik errepasatu edo/eta itzuli behar dugu.
>>>
>>> Lan horretarako gainera, Julenek aipatutako Translate Toolkit
>>> tresnarekin sortu dudan Wordpresseko terminologia lagun izango dugu,
>>> Pootle bitartez euskaraketa egiten dugun bitartean, aurreko bertsioetan
>>> erabilitako hitzak sugerituko bait zaizkigu ("erlazionatua" kutxan).
>>> Laguntza bezala ez dago txarto.
>> Ez da kritika bat ikasteko baizik...
>>
>> Zegatik terminologia hau %9-an bakarrik dago itzulia? Eta zergatik ditu
>> horrenbeste nahasi?
>>
>> Adibidez ez dago "OK"-ren itzulpenik :S
>
> Terminologia sortzeko, POT fitxategiak erabiltzea nahiko da. Hau da,
> itzulpen bat bera ere ez dutenak. Baina nahi izatekotan, aurreko
> itzulpenen PO fitxategiak erabili daitezke (nik egin nuena). Naiz eta
> aurreko PO guztiak euskaratuta egon (beno, wordpress 2.1-en kasuan
> itzulpen batzuk fuzzy marka daukate), poterminology tresnak
> pootle-terminology.po fitxategia sortu duenean, hitz batzuk itzulita eta
> beste batzuk itzuli gabe jartzen ditu. Baina, ulertu dudanagatik, horrek
> ez dauka inongo garrantzirik. Terminologia POT fitxategietatik sortu izan
> banu dena gorriz agertuko litzateke. Hala ere, ados nago itzuli gabeko
> kate horiek ikusteak moskeatu egiten duela...
>
> Informazio gehiago hemen:
> http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology
>
> Ulertu dudanagatik, itzulpen memoriak aurretik itzulitako _kateen_
> (esaldien) katalogoa izaten dute. Gure Pootle zerbitzariak instalatuta
> duen Translate Toolkit delakoan, terminologia _hitzen_ katalogoa da, gero
> itzulpenak egitean ari garenean, esaldian agertzen diren hitz
> garrantzitsuenentzako iradokizunak egiteko. Adibidea:
>
> Itzuli beharreko katea hau bada:
> "Error: you are replying to a comment on a draft post."
>
> Pootlek, "erlazionatua" kutxatxoan hitz hauek ematen dizkizu:
> error -> errorea
> comment -> iruzkina
> draft -> zirriborroa
>
> Iradokizun horiek egiteko, barnetik terminologia fitxategia erabiltzen du.
>
> Egia esan, Pootlek, terminologia kargatu aurretik ere "erlazionatua"
> kutxatxoa zeukan eta iradokizunak egiten zituen, baina kalitate
> gutxiagokoak ziten. Adibidez, itzuli beharreko katean <a href="%s"
> target="blank"> aurkituz gero, "blank" nola itzuli proposatzen zizun, eta
> dakizuen modura, kasu honetan "blank" hitza dagoen bezala utzi behar da.
> Ez dut froga asko egin baina orokorrean itzulpena hobeto egiteko balioko
> duela suposatzen dut.
>
> Pi, aipatu dudan orrialdean azaltzen den bezala, terminologia fitxategiak
> proiektu bakoitzean jarri daitezke (nik egin dudana), baina "terminology"
> izeneko proiektu batetan ere sar daitezke. Software bakoitzak hitz gako
> desberdinak dituela ulertzen dut eta ez daukat argi terminologia orokor
> bat izatea beti ona den. Edozein kasutan, nik ez daukat proiektu horretan
> idazteko baimenik eta terminologia lokala aukeratu nuen. Nahi izanez gero,
> gai hau aztertu, agian Librezalen Pootle bitartez egiten ditugun
> euskaraketa guztiek beste euskaraketetan egindako lanaz onura izan bait
> dezakete.
>
> Edo agian ez. Egia esan, oraindik ez dut azpiegitura guzti honen
> funtzionamendua zehatz-mehatz ulertzen. Julen, zuk argi pizkat bota
> dezakezu poterminology delakoaren inguruan?
>
> Txopi.
poterminology beraren inguruan gauza berririk ezin esan, tresna oso
berria baita eta wikiko orriak dioena baino gehiago ez dakidalako.
Hala ere, zuzen zabiltza Txopi, Pootle-k terminologia (erlazionatutako
hitzak) bi mailatan bereizten baitu:
- terminologia orokorra: besterik ezean proiektu guztiei aplikatuko zaiena
- proiektuei lotutako terminologia: proiektuaren fitxategien artean
'pootle-terminology.po' fitxategia badago, proiektu horretarako
terminologia-fitxategi hori erabiliko da terminologia orokorraren gainetik.
Bestetik, 'pootle-terminology.po' fitxategiak itzuli gabeko kateak
izatea nik uste gauza normala dela, poterminology-k kateak erauzi egiten
dituelako. Exekuzio garaian, ordea, ordaina duten kateak ordainekin edo
gabe erauzteko aukera dago. Gorriz dauden sarrerak, hortaz, ordainik
topatu ez izanagatik izan daiteke (ez dut sakon begiratu).
Terminologia orokorra vs. proiektuko terminologia aztertzean, nik esango
nuke badaudela hitz *oso* orokor batzuk proiektu guztietan erabil
daitezkeenak (file, window, view, display, see, click, button, ...),
baina proiektuek berezitasunak dituztenez, oso gomendagarria iruditzen
zait proiektu bakoitzari lotutako terminologia erabiltzea, programari
eta gaiari lotutako termino hurbilagoak lortzen direlako.
Esandakoak zerbait argitzen du?
Gero arte,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago