[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Aza 11, 10:51:04, CET 2008


pi-(e)k idatzi zuen:
> Txopi-(e)k esan zuen:
>> Aupa:
>>
>> Kostatu zait baina azkenean atera dut denbora wordpress-en euskaraketan
>> jarduteko. Zorionez, %74a aurreko bertsioaren berdina da. Beraz,
>> laurdena bakarrik errepasatu edo/eta itzuli behar dugu.
>>
>> Lan horretarako gainera, Julenek aipatutako Translate Toolkit
>> tresnarekin sortu dudan Wordpresseko terminologia lagun izango dugu,
>> Pootle bitartez euskaraketa egiten dugun bitartean, aurreko bertsioetan
>> erabilitako hitzak sugerituko bait zaizkigu ("erlazionatua" kutxan).
>> Laguntza bezala ez dago txarto.
>
> Ez da kritika bat ikasteko baizik...
>
> Zegatik terminologia hau %9-an bakarrik dago itzulia? Eta zergatik ditu
> horrenbeste nahasi?
>
> Adibidez ez dago "OK"-ren itzulpenik :S

Terminologia sortzeko, POT fitxategiak erabiltzea nahiko da. Hau da,
itzulpen bat bera ere ez dutenak. Baina nahi izatekotan, aurreko
itzulpenen PO fitxategiak erabili daitezke (nik egin nuena). Naiz eta
aurreko PO guztiak euskaratuta egon (beno, wordpress 2.1-en kasuan
itzulpen batzuk fuzzy marka daukate), poterminology tresnak
pootle-terminology.po fitxategia sortu duenean, hitz batzuk itzulita eta
beste batzuk itzuli gabe jartzen ditu. Baina, ulertu dudanagatik, horrek
ez dauka inongo garrantzirik. Terminologia POT fitxategietatik sortu izan
banu dena gorriz agertuko litzateke. Hala ere, ados nago itzuli gabeko
kate horiek ikusteak moskeatu egiten duela...

Informazio gehiago hemen:
http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology

Ulertu dudanagatik, itzulpen memoriak aurretik itzulitako _kateen_
(esaldien) katalogoa izaten dute. Gure Pootle zerbitzariak instalatuta
duen Translate Toolkit delakoan, terminologia _hitzen_ katalogoa da, gero
itzulpenak egitean ari garenean, esaldian agertzen diren hitz
garrantzitsuenentzako iradokizunak egiteko. Adibidea:

Itzuli beharreko katea hau bada:
   "Error: you are replying to a comment on a draft post."

Pootlek, "erlazionatua" kutxatxoan hitz hauek ematen dizkizu:
   error -> errorea
   comment -> iruzkina
   draft -> zirriborroa

Iradokizun horiek egiteko, barnetik terminologia fitxategia erabiltzen du.

Egia esan, Pootlek, terminologia kargatu aurretik ere "erlazionatua"
kutxatxoa zeukan eta iradokizunak egiten zituen, baina kalitate
gutxiagokoak ziten. Adibidez, itzuli beharreko katean <a href="%s"
target="blank"> aurkituz gero, "blank" nola itzuli proposatzen zizun, eta
dakizuen modura, kasu honetan "blank" hitza dagoen bezala utzi behar da.
Ez dut froga asko egin baina orokorrean itzulpena hobeto egiteko balioko
duela suposatzen dut.

Pi, aipatu dudan orrialdean azaltzen den bezala, terminologia fitxategiak
proiektu bakoitzean jarri daitezke (nik egin dudana), baina "terminology"
izeneko proiektu batetan ere sar daitezke. Software bakoitzak hitz gako
desberdinak dituela ulertzen dut eta ez daukat argi terminologia orokor
bat izatea beti ona den. Edozein kasutan, nik ez daukat proiektu horretan
idazteko baimenik eta terminologia lokala aukeratu nuen. Nahi izanez gero,
gai hau aztertu, agian Librezalen Pootle bitartez egiten ditugun
euskaraketa guztiek beste euskaraketetan egindako lanaz onura izan bait
dezakete.

Edo agian ez. Egia esan, oraindik ez dut azpiegitura guzti honen
funtzionamendua zehatz-mehatz ulertzen. Julen, zuk argi pizkat bota
dezakezu poterminology delakoaren inguruan?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago