[Librezale] Wordpress 2.7 euskaratzeko prest
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Aza 10, 01:42:12, CET 2008
Aupa:
Kostatu zait baina azkenean atera dut denbora wordpress-en euskaraketan
jarduteko. Zorionez, %74a aurreko bertsioaren berdina da. Beraz,
laurdena bakarrik errepasatu edo/eta itzuli behar dugu.
Lan horretarako gainera, Julenek aipatutako Translate Toolkit
tresnarekin sortu dudan Wordpresseko terminologia lagun izango dugu,
Pootle bitartez euskaraketa egiten dugun bitartean, aurreko bertsioetan
erabilitako hitzak sugerituko bait zaizkigu ("erlazionatua" kutxan).
Laguntza bezala ez dago txarto.
Lanean hasi nahi duenak aurrera!
http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/
Bihar WPEU webgunean euskaraketan laguntzeko deia egingo dut.
Zuetako batzuk euskaraketari ekiten badiozue, ni eu.wordpress.org
lortzeko egin beharreko itzulpenak, instalazioak eta abarrak egiten
hasiko naiz. Tarteka, ni ere euskaraketan laguntzen joango naiz.
Oharra: Pootlen agertzen den pootle-terminology.po fitxategiari kasurik ez.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago