[Librezale] SLUN08ko aurkezpena

3ARRANO 3arrano a bildua 3arrano.com
Or, Aza 7, 20:02:22, CET 2008


Asko gustatu zait. Sinplea eta ulertzeko modukoa, azalpen batzuekin,
noski. Baina erakargarria. Norbait apuntatuko da horri esker? Ea horrela
den...

Jatorrizko mezua: or., 2008-11-07 10:25 +0100, egilea: Julen
> Egun on,
> 
> Atzo ospatu zen SLUN08 eta bertan egindako aurkezpeneko gardenkiak 
> sarean jarri ditut:
> http://tinyurl.com/6qtxlh ODP formatuan
> http://tinyurl.com/5supsf PDF formatuan
> 
> Agian bere horretan esanahi askorik ez dute eta oker ez banago hurrengo 
> astean edo jardunaldi osoko aurkezpenen bideoak sareratuko dituzte beraz 
> halakoak agertzen direnean jakinaraziko.
> 
> Eguna primeran joan zen, barietate dexente hitzaldi eta hizlarien artean 
> eta kritikarik egitekotan bazkariaren antolaketari: hizlariak leku 
> batera eraman gintuzten eta publikoa beste batera. Hobetu beharreko 
> zerbait nire iritziz eta hala adierazi nien antolatzaileei.
> 
> Gero arte,
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago