[Librezale] Euskal task/zeregin eskaera tasksel-erako

pi pi a bildua beobide.net
Al, Maiatza 5, 15:23:29, CEST 2008


Ander Elortondo-(e)k esan zuen:
> Aupa!
> 
> >
> > 00-rako hunspell hiztegirik ez dago ezta?
> >
> >   
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/xuxen.html
> 
> helbide honetan dago. Edonola helbide honetakoak,CC lizentzia du eta... 
> Bueno ni lizentzia kontuekin nahastu egiten naiz hona hemen Ooo posta 
> zerrendako bi mezu:

Hor dagoena ez da librea eta horrexegatik debian-en dauden hiztegi guztiak ere ez (non-free atalean daude).

>     Aupa,
>     Posta-zerrendan XUXEN-en sortu den saltsari erantzuna ematera nator.
>     XUXEN kode irekikoaren lizentzia 2007ko otsailaren erdi aldera
> aldatu genuen, erabiltzaile batzuk Debian-en integratu nahi baitzuten.
> Eta garai hartan, Eusko Jaurlaritzako HPS-era bidali genuen LGPL
> lizentziapean zegoen bertsioa  sarean jarri zezaten. Baina badirudi kaso
> gutxi egin digutela.
> 
>     Beraz, LGPL lizentziapena dagoen XUXEN-en bertsioa HPS-ren eskuetan
> dago eta beraiei eskatu behar zaie sarean jarri dezaten.
> 
> Gero arte!
> 
> Beraz nik uste nian hil (Debian arduraduna?) jakinean gainean hengoela. 
> Ziur Ibonek LGPL lizentziadun hiztegia bidaliko dizula.

Debian arduraduna naizela esatea gehitxo dek baina beno... Ba ez nik ez nekian ezerrez :!

Egia esateko harritu (eta poztu, asko gainera) egiten nauk hori entzutean.

Nahiko niake horren kopia bat, inork ba al du? Bestela eskatuko diot Iboni edo eskatu behar zaionari.

Asko arritzen nauk orain dela urtebete lizentzia aldatuta izanda ezer ez entzuteak, propaganda handiegirik ez diote egin behintzat, 
baina berri oso pozgarria da hala bada.

-- 
Piarres Beobide
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080505/2d300d6c/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago