[Librezale] Euskal task/zeregin eskaera tasksel-erako

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Maiatza 5, 13:50:12, CEST 2008


Aupa!

>
> 00-rako hunspell hiztegirik ez dago ezta?
>
>   
http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/xuxen.html

helbide honetan dago. Edonola helbide honetakoak,CC lizentzia du eta... 
Bueno ni lizentzia kontuekin nahastu egiten naiz hona hemen Ooo posta 
zerrendako bi mezu:

Yeuuuuuuuuup Ander,

Hunspell hiztegia (ez Xuxen) hiru lizentziatan kaleratzen da: GPL, LGPL
eta MPL. Horrek esanahi du norbaitek LGPL litzentziako liburutegi bat
hartu eta nahi duen litzentziarekin argiara dezakela (oker ez banago).

Tamalez, nire ustez IXA taldeak ez du LGPL lizentziapean kaleratuko
Xuxen tresna, eta batizpat beldurragatik. Ez dezagun ahaztu Xuxen
negozio bat dela, eta IXAk (edo Elekak) hau libre uzten badu negozio
hori galtzeko beldur izan daitekela. Horregatik hautatuko zuten CC
lizentzia mota hori erabiltzearen aldeko erabakia. Ez dut uste ordea
LGPL lizetziarekin kaleratuko balute, negozioa galduko luketenik. 

Nahi baduzue, albiste bat jar dezakegu EuskalGNU gunean Xuxen libre
jartzeko deialdia zabalduz ...

OOoaintxearte,

Dooteo



eta erantzuna IXAtik:



    Aupa,
    Posta-zerrendan XUXEN-en sortu den saltsari erantzuna ematera nator.
    XUXEN kode irekikoaren lizentzia 2007ko otsailaren erdi aldera
aldatu genuen, erabiltzaile batzuk Debian-en integratu nahi baitzuten.
Eta garai hartan, Eusko Jaurlaritzako HPS-era bidali genuen LGPL
lizentziapean zegoen bertsioa  sarean jarri zezaten. Baina badirudi kaso
gutxi egin digutela.

    Beraz, LGPL lizentziapena dagoen XUXEN-en bertsioa HPS-ren eskuetan
dago eta beraiei eskatu behar zaie sarean jarri dezaten.

Gero arte!

---------------------------------------------------------------
Ibon Aizpurua Ugarte
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil



Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
ibon a bildua eleka.net / http://www.eleka.net/ 







Beraz nik uste nian hil (Debian arduraduna?) jakinean gainean hengoela. 
Ziur Ibonek LGPL lizentziadun hiztegia bidaliko dizula.


Ondo ibili eta hobe izan!

Ander.






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago