[Librezale] Debian-installer: sublevel1
dooteo
dooteo a bildua euskalgnu.org
Or, Eka 6, 12:33:07, CEST 2008
Egunon Pi,
Badazpada, neuk ere 'itzulpena a bildua euskalgnu.org' posta-zerrendara
bidalitzen dut mezu honen kopia, eztabaida zabalagoa izateko.
'Log' hitzak 3 adiera ditu (erabileraren arabera):
Log in, log out: saioa hasi, saioa amaitu.
Logging: datuak edo informazioa datu-base batean gordetzean, edo 'log
file' batean gordetzean 'erregistratzea' bezala euskaratzen da.
Log file: 'egunkaria' bezala erabiltzen da. fitxategi horrek sistemak
sortzen dituen eguneroko erregistroak dituelako (gazteleraz batzuek
Bitacora ere deitzen diote).
Link: 'esteka' terminoarekin euskaratzen da.
Termino hauek ez ditut 'musu puntuan' jarri zaidalako erabiltzen, baizik
eta GNOME eta OpenOffice.org proiektuetan sortutako itzulpen memorietan
agertzen direlako, eta horrela finkatuta daudelako.
Nork finkatu ditu termino hauek? Ba euskaratzen ari diren
itzulpengintzan adituak diren Elhuyar eta UZEI, Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunekin batera. Pertsona
hauek itzulpengintzako profesionalak dira, eta ondorioz testuinguruaren
arabera gauzak nola euskaratu behar diren ahalik eta txukunen aztertzen
dute. Horretaz gain, itzulpenak lantzeko estilo bateratu bat ere doituta
dute.
Zergatik 'inorri' baimenik eskatu gabe erabili ditut termino hauek?
Arestian aipatu dudanez, eskuartean ditudan itzulpen memorietan
oinarrituz (EuskalGNU-ren deskargak atalean daude eskuragarri) GNOME eta
OpenOffice.org proiektuetan erabiltzen den euskararekin bateratzeko eta
itzulpenen estilo berdina aplikatzeko.
Aurrez egindako lana ez du hutsan pare uzten nik (edo beste batek)
egindako aldaketak. Programazio arloan ere gauza bera gertatzen da:
norbaitek programa bat garatzen du, beste batek hobetu, eta beste
hirugarrengo batek askoz ere dotoreagoa usten du. Horrek ez du esanahi
aurreneko garatzaileak alperrik egin duenik lana... alderantziz!
Egindako lana beti eskertzen da, baina gauzak hobetu baditzakegu,
zergatik ez ditugu hobetuko? Itzulpen hauetan ere gauza bera da...
Piarres, zuk egindako lanak eskertzekoa da, nik egindako aldaketek
gauzak hobetu egin dituzte...Eta zein da ondorioa, ba hor itzulpen
hobeagoak egiteko ikasteko bide bat duzula.
Honekin ez dut adierazi nahi neuk akatsik ez ditudanik egiten, baina
horretarako dago komunitatea, akatsen berri jakinarazteko, eta jakin
bezain laster gauzak konpontzeko.
Bestalde, proiektu hauetatik kanpo, KDEko POak zuzentzen ere aritu izan
naiz (eta berez ez naiz KDEuskaraz-eko kide, bestela ere nahiko
proiektutan murgilduta nagoelako). Eta proiektu horretan ere
terminologia eta itzulpen estilo bateratua aplikatu izan dugu (KDEko
euskarazko itzultzaileek eta nire artean). Horrela, erabiltzaile batek
GNOME, KDE edo OOo erabiltzean termino berdinak irakurriko ditu, eta
horrek aplikazioen erabilgarritasuna errazten du. Bestela, kontzeptu
berdina azaltzeko aplikazio bakoitzak termino desberdin bat erabiltzen
badu, erabiltzailea nahastu egiten da, eta itzulpen txarrak landu direla
somatzen du, eta ondorioz aplikazioak ere kaxkarrak direla.
Jarri duzun adibideari buruz... gazteleraz esaten den bezala "por la
misma regla de tres" erabiltzaile arrunt batek ez daki zer den
'txantiloia' (egitako kasua aipatzen ari naiz [1]), baina 'plantilla'
jartzen badu orduan badaki zertaz ari den hitz hori: beraz zertako
idatzi 'txantiloia', trepeta', 'adabakia', 'arazketa', 'erauzi' eta
beste hainbat hitz?
Azken finean helburua gauzak hobetzea da, eta aplikazio guztietan
euskara bateratu bat edukitzea :)
OOoaintxearte,
Dooteo
[1] Kasu hau duela 2 hilabete gertatu zitzaidan: lagun bati Debian
GNU/Linux instalatu nion, hasi zen OOo erabiltzen, eta telefonoz galdetu
zidan ea zer den 'txantiloia' (Azkoitian hitz hori ia inork ez du
erabiltzen, ezta jakin ere existitzen duenik).
Jatorrizko mezua: or., 2008-06-06 11:26 +0200, egilea: pi
> Oharra: mezu hau librezale zerrendara ere bidaltzen dut kasu honetan erabilgarri ez den arren hauetako kasuetan artu
> beharreko erantzunari buruzko eztabaida han ere sortzeko asmoz .
>
> dooteo-(e)k esan zuen:
> > Kaixo Pi,
> >
> > Mezu honi erantsita aurkitu dezakezue Debian-installer instalatzailearen
> > sublevel2 dagokion POa zuzenduta, eta erabat euskaratuta :)
> >
>
> Ez dut zuzenketa guztiak banaka berrikusteko astirik izan (noizbait izatea espero) baina ez nago 'log file' egunkari
> bezala itzultzearekin ados.
>
> Lehenik errazago iruditzen zaitelako sistema administratzaile batek (azkenean fitxategi horiek begiratzen dituen
> pertsona, erabiltzaile arruntek, ez bata ez bestea ez ulertuz gain ez bait dituzte normalki erabiltzen) itzulpen hau
> ulertzea, baina noski hau guztiz subjetiboa da, beraz edozeinen eritzia nirea bezan ona da.
>
> Gero debconf fitxategietan eta instalatzailearen beste atal batzuetan (zuk gainbegiratutako sublevel1 adibidez) ala
> egin delako eta gainera ez zaitelako inori ezer esan gabe horrelako aldaketak egitea ongiegi iruditzen, gauza bat da
> akatsak aurkitzea eta haiek konpontzea (hori beti dago ongietorria) beste gauza ezberdin bat da beste batek egindako
> lana ezer esan gabe hutsaren pare utzi eta zuk erabakitakoa zuzen bezala hartzea, batezere arau zehatzik ez dagoen
> eta eritzi ezberdinak dauden kasuetan (link=lotura/esteka bezalakoak).
>
> Nahiko zaila da musutruk euskaratzen ariko direnak aurkitzea gero beraien lana baztertua izango dela jakiten
> jarraitzea espero izateko.
>
> Ez ditut zure aldaketak atzera egin baina bai beharko nuke arrazoi bat hori zergatik egin duzun jakiteko. Bestela
> debian-en dauden itzulpenekin homogeneizatuko dut ahal dudanean (15-30 artzen ditudan oporren aurretik ez dut uste
> astirik izango dudanik).
>
> Nire ikuspuntuarekin ados ez bazaude hau (debian-l10n-basque zerrenda) da eztabaidatzeko leku eta momentua.
>
> Ongi izan eta erantzunaren espoeroan
>
>
> ala...
>
> --
> Piarres Beobide
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago