[Librezale] Debian-installer: sublevel1

pi pi a bildua beobide.net
Or, Eka 6, 11:26:22, CEST 2008


Oharra: mezu hau librezale zerrendara ere bidaltzen dut kasu honetan erabilgarri ez den arren hauetako kasuetan artu 
beharreko erantzunari buruzko eztabaida han ere sortzeko asmoz .

dooteo-(e)k esan zuen:
> Kaixo Pi,
> 
> Mezu honi erantsita aurkitu dezakezue Debian-installer instalatzailearen
> sublevel2 dagokion POa zuzenduta, eta erabat euskaratuta :)
> 

Ez dut zuzenketa guztiak banaka berrikusteko astirik izan (noizbait izatea espero) baina ez nago 'log file' egunkari 
bezala itzultzearekin ados.

Lehenik errazago iruditzen zaitelako sistema administratzaile batek (azkenean fitxategi horiek begiratzen dituen 
pertsona, erabiltzaile arruntek, ez bata ez bestea ez ulertuz gain ez bait dituzte normalki erabiltzen) itzulpen hau 
ulertzea, baina noski hau guztiz subjetiboa da, beraz edozeinen eritzia nirea bezan ona da.

Gero debconf fitxategietan eta instalatzailearen beste atal batzuetan (zuk gainbegiratutako sublevel1 adibidez) ala 
egin delako eta gainera ez zaitelako inori ezer esan gabe horrelako aldaketak egitea ongiegi iruditzen, gauza bat da 
akatsak aurkitzea eta haiek konpontzea (hori beti dago ongietorria) beste gauza ezberdin bat da beste batek egindako 
lana ezer esan gabe hutsaren pare utzi eta zuk erabakitakoa zuzen bezala hartzea, batezere arau zehatzik ez dagoen 
eta eritzi ezberdinak dauden kasuetan (link=lotura/esteka bezalakoak). 

Nahiko zaila da musutruk euskaratzen ariko direnak aurkitzea gero beraien lana baztertua izango dela jakiten 
jarraitzea espero izateko.

Ez ditut zure aldaketak atzera egin baina bai beharko nuke arrazoi bat hori zergatik egin duzun jakiteko. Bestela 
debian-en dauden itzulpenekin homogeneizatuko dut ahal dudanean (15-30 artzen ditudan oporren aurretik ez dut uste
astirik izango dudanik). 

Nire ikuspuntuarekin ados ez bazaude hau (debian-l10n-basque zerrenda) da eztabaidatzeko leku eta momentua.

Ongi izan eta erantzunaren espoeroan


ala...

-- 
Piarres Beobide



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago