[Librezale] Mailman euskaraketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Uzt 3, 11:48:28, CEST 2008
pi-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo lagunok
>
> Mailman posta zerrenda kudeaketa zerbitzariaren proiektuak itzulpenak
> kudeatzeko pootle erabiltzen hasi da.
>
> Hau aprobetxatuaz euskarazko itzulpenari eguneratze eta errepaso orokor
> bat egiteko momentu egokia dela iruditzen
> zait (oso zaharkitua dago).
>
> Norbaitek gaiean interesik badu abisau dezala eta bidaliko dut beharrezko
> informazioa.
Nik ez daukat ia ezertarako astirik, baina Mailmanen euskaraketan
zertxobait lagundu nahi dut.
Gainera, egungo euskaraketak tamalez erroreren bat daukala egiaztatu ahal
izan dut. Izan ere, lehenetsitako hizkuntza bezala euskara daukaten posta
zerrendetan, web artxiboak utzik agertzen dira. Zerrenda honetan bertan
gertatzen da hori:
http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/
Mezuen izenak, bidaltzaileak eta abar ikusten dira, baina mezuaren barrua
ikusi nahi izanez gero, orrialdea hutsik agertzen da. Indymediako
zerrendetan, hizkuntza ingelesera pasatu eta web artxiboak birsortu behar
izan ditugu, arazo hau konpontzeko. Arazo hau Mailmaneko euskarazko
lokalizazioak sortarazten du antza...
Ea euskaraketa eguneratu eta arazo hori konpontzea lortzen dugun.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago