[Librezale] Mailman euskaraketa
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Ast, Uzt 3, 12:02:58, CEST 2008
> pi-(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo lagunok
>>
>> Mailman posta zerrenda kudeaketa zerbitzariaren proiektuak itzulpenak
>> kudeatzeko pootle erabiltzen hasi da.
>>
>> Hau aprobetxatuaz euskarazko itzulpenari eguneratze eta errepaso orokor
>> bat egiteko momentu egokia dela iruditzen
>> zait (oso zaharkitua dago).
>>
>> Norbaitek gaiean interesik badu abisau dezala eta bidaliko dut
>> beharrezko
>> informazioa.
>
> Nik ez daukat ia ezertarako astirik, baina Mailmanen euskaraketan
> zertxobait lagundu nahi dut.
>
> Gainera, egungo euskaraketak tamalez erroreren bat daukala egiaztatu ahal
> izan dut. Izan ere, lehenetsitako hizkuntza bezala euskara daukaten posta
> zerrendetan, web artxiboak utzik agertzen dira. Zerrenda honetan bertan
> gertatzen da hori:
> http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/
>
> Mezuen izenak, bidaltzaileak eta abar ikusten dira, baina mezuaren barrua
> ikusi nahi izanez gero, orrialdea hutsik agertzen da. Indymediako
> zerrendetan, hizkuntza ingelesera pasatu eta web artxiboak birsortu behar
> izan ditugu, arazo hau konpontzeko. Arazo hau Mailmaneko euskarazko
> lokalizazioak sortarazten du antza...
>
> Ea euskaraketa eguneratu eta arazo hori konpontzea lortzen dugun.
Honi lotuta egongo delakoan nago baita mezu baten moderazioa eskatzen duen
mezuan datuak beharrean 'P' agertzea soilik...
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago