[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Alfredo Beaumont alfredo.beaumont a bildua gmail.com
As, Urt 22, 15:47:33, CET 2008


Ar, 2008eko Urtren 22a(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> >> Apa,
> >>
> >>     Ni ere laguntzeko prest!. Helburu nagusitzat EJren txosten
> >> madarikatua publikatzea jarriko nuke,  beraiek dena software librepean
> >> jartzeko aldarrikapena alde batera utzi gabe. Batez ere software
> >> librearen kontra egin den FUDa kentzeko eta ezetzaren arrazoiak
> >> jakiteko. Gauzak pixkana-pixkana egingo nituen ("sin prisa pero sin
> >> pausa") eta batez ere, beti helburu konkretu BAT lortzeko asmoz.
> >> Horrela gai hauetan nahasten den jendea gehiago ez nahasteko.
> >
> > Nire ustetan tono positiboa mantendu beharko genuke. Uste dut xuxen-en
> > kasuan
> > ez zela ondo egin, eta oker ez banago, xuxen-ekoak askatzeko ideia
> > bazeukaten
> > baina eman ziren erreakzio negatiboekin haserretu egin ziren.
>
> Tira, hasteko ez dut uste tonu txarrean egin genuenik eta telfonoz haiekin
> elkarrizketatu ostean pare bat aldiz zin dagit tonu txarrak beraien
> aldetik bakarrik jaso nituela. Eta ez dakit zertan haserretu behar zuten
> beraiek, behintzat ez genuen publikoegi egin xuxen ez zutela libre
> kaleratu nahi lehiaketa publiko batean aurkeztu nahi zutelako xuxen
> oraindik beraiena zenean. Hau da, lehiaketa publiko batean guztion dirua
> erabiliz garatutako aplikazio baten abantaila zuten besteen aurrean... eta
> lehiaketaren ondoren kaleratuko zuten libre. Zilegi da? Nork haserretu
> behar du?

Nik ez dut esaten haserretzeko argudiorik falta dugunik, baina kontutan izan 
behar dugu nahiz eta argudioak izan, xuxenekoek nahi zutena egiteko aukera 
bazeukatela, zilegi izan ala ez.

> > Kasu hau antzekoa da. ESLEren berriaren arabera, EJk aurrerapausuak
> > emateko
> > prest dago, eta dirudienez eman diren erreakzioekin haserretu omen dira
> > ere
> > (eman zuten erantzuna emanez, eman diren erreakziok ezin esan
> > harrigarriak direla, baina tira, hori beste gauza bat da). Beraz, nire
> > ustez tono positiboa erabiltzea garrantzitsua da. Ildo honetatik, bi
> > gauza ikusten ditut
> > nik eskagarri:
>
> Eta hauek ere haserretu? Tira, "ezetz" diote eta ez dute agiria publiko
> egiten guk jakiteko gabeziok zeintzuk diren. Horren aurrean kritiko
> agertzeak haserretuarazi baditu borroka oro gaur bertan utzi beharko
> genuke.

Inork ez du esan dana bertan behera utzi behar denik, baina dirudienez beraiek 
uste dute gauza asko egiten ari direla software librearen alde eta ez dute 
ulertzen aurkako erreakzioa. Beraz, agian azaldu beharko genieke askoz gauza 
gehiago egiteko aukera badagoela. 

> Baina bai, gauzen tonu positibo bat eramatera...
>
> > 1) Migrazioa egiteko topatu dituzten gabeziak argitaratzea, izan ere,
> > gabezi
> > hauek ezagutuz konpotzeko aukera bait dago.
>
> Gabezia hau eta beste gabezia oro konpontzeko aukera dago, epe handiago
> edo txikiagoan, baina ez soilik migraketarako.
>
> > 2) Gabezien aurrean jarrera positiboa izatea, eta berrikuntzan
> > inbertitzera
> > animatzea. Izan ere, berrikuntzaren garrantziaz barra-barra ari dira,
> > beraz
> > haiek lelo hori aplikatzeko aukera paregabea daukate.
>
> Ados.
>
> Nik hirugarren puntu bat ere planteatuko nuke, etiko-morala edo nolabait.
> Alegia, software librea erabiliaz, estandarrak betez gizarte libreago
> batera iristeko bidea dela, ez soilik beraien aurrekontuetan lizentzietan
> miloi batzuk aurrezteko aukera... baino beno, politikariak dira, ez dakit
> azken hau ulertuko dutenik... ui... positiboak positiboak izan behar
> dugula ;)

Ados
-- 
Alfredo Beaumont Sainz
http://www.alfredobeaumont.org/blog.cgi



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago