[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urt 22, 13:50:29, CET 2008


On Jan 18, 2008 1:28 PM, Txopi <txopi a bildua sindominio.net> wrote:
> Gure foroetan jada aipatu badut ere[1], gai honek librezaletarrokin duen
> erlazio zuzena dela eta, hemen ere berria zabalduko dut:
>
> Eusko Jaurlaritzak, software librea bere ordenagailu gehienetan
> erabiltzeko nahikoa ez zela esan zuenean hika-mika galanta sortu zen eta
> batzuk beraiekin biltzea erabaki zuten:
> http://www.zabaldu.com/3099/eusko_jaurlaritzak_openoffice_ez_erabiltzea_erabaki_du_eta_txosten_bat_idatzi_du_hori_justifikatzeko_gaztelaniaz/
>
> Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusita [url=]eztabaida berriro[/url] piztu
> da eta jendea herri ekimenak ere proposatzen hasi da:
> http://www.zabaldu.com/3278/eusko_jaurlaritzak_software_libreari_bai_baina_etorkizunean/
>
> Ez dakit hemen, gure partetik, zerbait egiteko gogoak eta ideiak dituenik
> badago...
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
>
> [1] http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=17

Tira, sua itzali aurretik hobe izango da martxan jartzea:

Wikian orri bat sortu dut[1] hainbat lotura bilduz. Ziur askoz ere
gehiago batzeko gai zaretela beraz badakizue...

Uste dut hobe dela eskaera konkretu batekin hastea, bestela jakina da
nolakoa den administrazioaren jokaera, punturen batean amore eman eta
"ale, honekin konformatuko dira". Geroago eskaera gehiago etor litezke
nik uste. Ildo honetan ados jarrita has gaitezke manifestu baterako
puntuak zehazten.
Bestetik, ez dut uste domeinu bat behar denik hau guztia aurrera
eramateko. Mikelek dioen moduan hobe da dagoeneko ezaguna den izen
baten pean egitea gauzak. Bestela batek daki, ezdakitzerren tapadera
bat dela pentsa dezake jendeak... (bai badakit, exajeratzen ari naiz)

Kontatuko dezue zer edo zer...

Julen.

[1] http://wiki.librezale.org/index.php/Bai_software_libreari



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago