[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
As, Urt 22, 15:27:00, CET 2008
Kaixo,
>> Apa,
>>
>> Ni ere laguntzeko prest!. Helburu nagusitzat EJren txosten
>> madarikatua publikatzea jarriko nuke, beraiek dena software librepean
>> jartzeko aldarrikapena alde batera utzi gabe. Batez ere software
>> librearen kontra egin den FUDa kentzeko eta ezetzaren arrazoiak
>> jakiteko. Gauzak pixkana-pixkana egingo nituen ("sin prisa pero sin
>> pausa") eta batez ere, beti helburu konkretu BAT lortzeko asmoz.
>> Horrela gai hauetan nahasten den jendea gehiago ez nahasteko.
>
> Nire ustetan tono positiboa mantendu beharko genuke. Uste dut xuxen-en
> kasuan
> ez zela ondo egin, eta oker ez banago, xuxen-ekoak askatzeko ideia
> bazeukaten
> baina eman ziren erreakzio negatiboekin haserretu egin ziren.
Tira, hasteko ez dut uste tonu txarrean egin genuenik eta telfonoz haiekin
elkarrizketatu ostean pare bat aldiz zin dagit tonu txarrak beraien
aldetik bakarrik jaso nituela. Eta ez dakit zertan haserretu behar zuten
beraiek, behintzat ez genuen publikoegi egin xuxen ez zutela libre
kaleratu nahi lehiaketa publiko batean aurkeztu nahi zutelako xuxen
oraindik beraiena zenean. Hau da, lehiaketa publiko batean guztion dirua
erabiliz garatutako aplikazio baten abantaila zuten besteen aurrean... eta
lehiaketaren ondoren kaleratuko zuten libre. Zilegi da? Nork haserretu
behar du?
>
> Kasu hau antzekoa da. ESLEren berriaren arabera, EJk aurrerapausuak
> emateko
> prest dago, eta dirudienez eman diren erreakzioekin haserretu omen dira
> ere
> (eman zuten erantzuna emanez, eman diren erreakziok ezin esan harrigarriak
> direla, baina tira, hori beste gauza bat da). Beraz, nire ustez tono
> positiboa erabiltzea garrantzitsua da. Ildo honetatik, bi gauza ikusten
> ditut
> nik eskagarri:
Eta hauek ere haserretu? Tira, "ezetz" diote eta ez dute agiria publiko
egiten guk jakiteko gabeziok zeintzuk diren. Horren aurrean kritiko
agertzeak haserretuarazi baditu borroka oro gaur bertan utzi beharko
genuke.
Baina bai, gauzen tonu positibo bat eramatera...
>
> 1) Migrazioa egiteko topatu dituzten gabeziak argitaratzea, izan ere,
> gabezi
> hauek ezagutuz konpotzeko aukera bait dago.
Gabezia hau eta beste gabezia oro konpontzeko aukera dago, epe handiago
edo txikiagoan, baina ez soilik migraketarako.
>
> 2) Gabezien aurrean jarrera positiboa izatea, eta berrikuntzan
> inbertitzera
> animatzea. Izan ere, berrikuntzaren garrantziaz barra-barra ari dira,
> beraz
> haiek lelo hori aplikatzeko aukera paregabea daukate.
Ados.
Nik hirugarren puntu bat ere planteatuko nuke, etiko-morala edo nolabait.
Alegia, software librea erabiliaz, estandarrak betez gizarte libreago
batera iristeko bidea dela, ez soilik beraien aurrekontuetan lizentzietan
miloi batzuk aurrezteko aukera... baino beno, politikariak dira, ez dakit
azken hau ulertuko dutenik... ui... positiboak positiboak izan behar
dugula ;)
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago