[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 22, 15:26:49, CET 2008



Alfredo Beaumont(e)k dio:
> Al, 2008eko Urtren 21a(e)an, aitiba(e)k idatzi zuen:
>   
>> Apa,
>>
>>     Ni ere laguntzeko prest!. Helburu nagusitzat EJren txosten
>> madarikatua publikatzea jarriko nuke,  beraiek dena software librepean
>> jartzeko aldarrikapena alde batera utzi gabe. Batez ere software
>> librearen kontra egin den FUDa kentzeko eta ezetzaren arrazoiak
>> jakiteko. Gauzak pixkana-pixkana egingo nituen ("sin prisa pero sin
>> pausa") eta batez ere, beti helburu konkretu BAT lortzeko asmoz.
>> Horrela gai hauetan nahasten den jendea gehiago ez nahasteko.
>>     
>
> Nire ustetan tono positiboa mantendu beharko genuke. Uste dut xuxen-en kasuan 
> ez zela ondo egin, eta oker ez banago, xuxen-ekoak askatzeko ideia bazeukaten 
> baina eman ziren erreakzio negatiboekin haserretu egin ziren.
>
> Kasu hau antzekoa da. ESLEren berriaren arabera, EJk aurrerapausuak emateko 
> prest dago, eta dirudienez eman diren erreakzioekin haserretu omen dira ere 
> (eman zuten erantzuna emanez, eman diren erreakziok ezin esan harrigarriak 
> direla, baina tira, hori beste gauza bat da). Beraz, nire ustez tono 
> positiboa erabiltzea garrantzitsua da. Ildo honetatik, bi gauza ikusten ditut 
> nik eskagarri:
>
> 1) Migrazioa egiteko topatu dituzten gabeziak argitaratzea, izan ere, gabezi 
> hauek ezagutuz konpotzeko aukera bait dago.
>
> 2) Gabezien aurrean jarrera positiboa izatea, eta berrikuntzan inbertitzera 
> animatzea. Izan ere, berrikuntzaren garrantziaz barra-barra ari dira, beraz 
> haiek lelo hori aplikatzeko aukera paregabea daukate.
>
>   

Erabat ados positibotasunaz, hortik zetorren nire txaloen aipamena.

Gizaki garen aldetik aldaketa guztiak beldurrez hartzen ditugu eta 
migrazioetarako ostopoak besterik ez ditugu ikusten. Berrikuntza 
kontzeptuan gain azken 30 urteetan iparrera begira gaituzte EUROPAKO 
ereduak erakutsiz. Erabil ditzagun europako ereduak, Holanda, Norbegia, 
Frantzia, Italia, Berlin, Alemaniako polizia.....

 Mundu globalizatuan enpresa globalentzat euskaldunok ez gara masa 
errentagarria eta beraz euskaren irtenbide bakarra sofware librea da, 
euskal izaera ere aldarrika dezagun.

.....





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago