[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Alfredo Beaumont alfredo.beaumont a bildua gmail.com
As, Urt 22, 15:04:26, CET 2008


Al, 2008eko Urtren 21a(e)an, aitiba(e)k idatzi zuen:
> Apa,
>
>     Ni ere laguntzeko prest!. Helburu nagusitzat EJren txosten
> madarikatua publikatzea jarriko nuke,  beraiek dena software librepean
> jartzeko aldarrikapena alde batera utzi gabe. Batez ere software
> librearen kontra egin den FUDa kentzeko eta ezetzaren arrazoiak
> jakiteko. Gauzak pixkana-pixkana egingo nituen ("sin prisa pero sin
> pausa") eta batez ere, beti helburu konkretu BAT lortzeko asmoz.
> Horrela gai hauetan nahasten den jendea gehiago ez nahasteko.

Nire ustetan tono positiboa mantendu beharko genuke. Uste dut xuxen-en kasuan 
ez zela ondo egin, eta oker ez banago, xuxen-ekoak askatzeko ideia bazeukaten 
baina eman ziren erreakzio negatiboekin haserretu egin ziren.

Kasu hau antzekoa da. ESLEren berriaren arabera, EJk aurrerapausuak emateko 
prest dago, eta dirudienez eman diren erreakzioekin haserretu omen dira ere 
(eman zuten erantzuna emanez, eman diren erreakziok ezin esan harrigarriak 
direla, baina tira, hori beste gauza bat da). Beraz, nire ustez tono 
positiboa erabiltzea garrantzitsua da. Ildo honetatik, bi gauza ikusten ditut 
nik eskagarri:

1) Migrazioa egiteko topatu dituzten gabeziak argitaratzea, izan ere, gabezi 
hauek ezagutuz konpotzeko aukera bait dago.

2) Gabezien aurrean jarrera positiboa izatea, eta berrikuntzan inbertitzera 
animatzea. Izan ere, berrikuntzaren garrantziaz barra-barra ari dira, beraz 
haiek lelo hori aplikatzeko aukera paregabea daukate.

-- 
Alfredo Beaumont Sainz
http://www.alfredobeaumont.org/blog.cgi



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago