[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

aitiba aitiba a bildua gmail.com
Al, Urt 21, 18:47:43, CET 2008


Apa,

    Ni ere laguntzeko prest!. Helburu nagusitzat EJren txosten
madarikatua publikatzea jarriko nuke,  beraiek dena software librepean
jartzeko aldarrikapena alde batera utzi gabe. Batez ere software
librearen kontra egin den FUDa kentzeko eta ezetzaren arrazoiak
jakiteko. Gauzak pixkana-pixkana egingo nituen ("sin prisa pero sin
pausa") eta batez ere, beti helburu konkretu BAT lortzeko asmoz.
Horrela gai hauetan nahasten den jendea gehiago ez nahasteko.

   Beste aldetik... ni webguneakin eta firma bilketarekin hasiko
nintzake eta ahal den einean, herrita/auzoka bildu eta egun/leku
esanguratxuetan postu batzuk jarriko nituzte software librea eta
formatu libreak zer diren herriari erakusteko.

 Ni ere denboraz larri nabil baina ein horretan laguntzeko prest nago!

Animoak komunitateari! aitor :D



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago