[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 21, 11:58:32, CET 2008


Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>  Aupa!
>
>  bat nator orain arte esandakoarekin, baina Sofware Libreaz gain formatu
> ez jabedunen inguruan ere zeoze esan beharra ere badagoela uste dut.....
>
>   domeinu bat zabaltzeak ere mediatikoki indarra eman dezake....
> gulibreak.net      edo.....

Ni Anderrekin ados nago, baina sinadura bilketa bat gauza zehatz
batetarako izatea hobe dela uste dut. Sinadura bilketa gehiago ere egin
ditzakegu, eskari bakoitzaren garrantzia ere neurtzeko balio dezakeena.
Manifestua orokorregia bada, gutaz paso egin dezakete eskatutakoa betetzen
den ala ez neurtzea oso zaila izan bait daiteke, edo gauza asko eskatu eta
denak betetzen urteak iraun daitezkeelako...

Agian, domeinua berriaren bidea jarrai genezake eta mota honetako ekimenak
bultzatzeko talde eta pertsonak koordinatzeko plataforma bat edo antzeko
zerbait gauzatu. Ez dakit...

Portzierto, geoEuskadi[1] proiektua nola dagoen ez daukat argi. Bere
edukiak eta erabilitako softwarea libreak ez direla uste dut, Valentziako
GISean[2] gertatzen ez dena. Software librearen ikuspegitik haratago doan
bide bat jarraituko badugu, agian jada burutzen hari diren beste ekimen
batzuk[3] ere kontutan izan beharko genituzke.

[1] http://www.geo.euskadi.net/s69-15375/eu/
[2] http://www.gvsig.gva.es/
[3] http://rejectinspire.publicgeodata.org/

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago