[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Al, Urt 21, 12:50:25, CET 2008
Txopi(e)k dio:
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>
>> Aupa!
>>
>> bat nator orain arte esandakoarekin, baina Sofware Libreaz gain formatu
>> ez jabedunen inguruan ere zeoze esan beharra ere badagoela uste dut.....
>>
>> domeinu bat zabaltzeak ere mediatikoki indarra eman dezake....
>> gulibreak.net edo.....
>>
>
> Ni Anderrekin ados nago, baina sinadura bilketa bat gauza zehatz
> batetarako izatea hobe dela uste dut. Sinadura bilketa gehiago ere egin
> ditzakegu, eskari bakoitzaren garrantzia ere neurtzeko balio dezakeena.
> Manifestua orokorregia bada, gutaz paso egin dezakete eskatutakoa betetzen
> den ala ez neurtzea oso zaila izan bait daiteke, edo gauza asko eskatu eta
> denak betetzen urteak iraun daitezkeelako...
>
>
> Agian, domeinua berriaren bidea jarrai genezake eta mota honetako ekimenak
> bultzatzeko talde eta pertsonak koordinatzeko plataforma bat edo antzeko
> zerbait gauzatu. Ez dakit...
>
> Portzierto, geoEuskadi[1] proiektua nola dagoen ez daukat argi. Bere
> edukiak eta erabilitako softwarea libreak ez direla uste dut, Valentziako
> GISean[2] gertatzen ez dena. Software librearen ikuspegitik haratago doan
> bide bat jarraituko badugu, agian jada burutzen hari diren beste ekimen
> batzuk[3] ere kontutan izan beharko genituzke.
>
> [1] http://www.geo.euskadi.net/s69-15375/eu/
> [2] http://www.gvsig.gva.es/
> [3] http://rejectinspire.publicgeodata.org/
>
> Txopi.
>
>
Eusko Jaurlaritzaz gain Foru aldundiak ere kontuan har genitzake,
katastroen kontua baitago, besteak beste, Arabakoa[1] ganoraz IEkin
bakarrik dabil adibidez, Gipuzkoakoak [2] plugin jabedunak behar zituen
(aspaldi ez dut erabili), Bizkaiak ez dakit horrelako tresnarik duen eta
Nafarroakoa [3] arabako enpresa berdinak garatua arazo berdinekin.
Nafar, arabar eta gipuzkoarrei tresna hauei bisita bat egitea
gomendatzen diet. Oso, oso baliagarriak dira herritarrontzat eta
plataforma guztientzat formatu irekian egon beharko lukete
Domeinuak (lehen esan dudan baino izen egokiagoarekin) euskal
administrazio pubikoei software libre, euskaldun eta formatu irekien
inguruko eskaera plataforma sor genezake, non eskari guztiak bildu,
jarraipena egin, eta txopik esan duen lez, "talde eta pertsonak
koordinatzeko plataforma bat edo antzeko zerbait gauzatu. ".
[1] http://catastroalava.tracasa.es/default.aspx?lang=eus'
[2] http://webwpub1.gipuzkoa.net/wps/portal/ogasuna/catastro
[3] http://sitna.cfnavarra.es/navegar/?lang=eu
hau ere iritzi soil eta xume bat besterik ez da, nirea ;-)
PD: egurra emateko ez ezik, txaloak bideratzea ere oso garrantzitsua
deritzot.
Badirudi Gipuzkoako udal informatika zebitzuen arduradun teknikoak (IZFE
SA) .doc-ekin naskaturik ODFrako bidea aztertzen ari direla eta IBM
personal comunication programa jabeduna, zerbitzariarekin lan egiteko
erabiltzen dugun hori, nabigatzaileaz ordeztu (firefox barne) nahian
ari direla. Guzti hau GAUZATUKO BALITZ txalotzekoa litzateke. IBMko
programa hori windowsen bakarrik dabil eta aldaketa horrek udaletan
linux zabaltzeko atea irekiko luke. Programa hori behar da
sarera/irteerak, izunak, zergak, kontabilitatea eta nominak kudeatzeko
besteak beste.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago