[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Iga, Urt 20, 17:08:25, CET 2008


Kaixo!

Jatorrizko mezua: ig., 2008-01-20 16:52 +0100, egilea: Julen
> On Jan 20, 2008 4:20 PM, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> > Kaixo!
> >
> > Beno, nere aldetik gogoak badaude eta hari batzuk mugitzen saiatu naiz.
> >
> > Deustuko posta zerrenda batean ESLEko kide batek komentatze zuen EJk
> > komenatu ziela 'ikututa' zeudela izan diren erantzun eta mugimendu
> > kopuruaren ondorioz. Bide onetik egin dugu oraingoz hortaz...
> >
> > Oraindik eta gehiago ikutzeko asmoz, xuxen-ekin[1] egin genuen antzeko
> > planteamendu bat egin beharko zela penstatzen det, hau da, manifestu
> > orokor bat eskaera zuzen batekin eta ondoren indar metaketa egitea.
> > Manifestua egokia bada GNU eta FSFren laguntza izango dugu.
> >
> > Zer dio jendeak?
> >
> > Igande eguzkitsu dotorea pasa :)
> >
> > MiKeL
> >
> > [1] http://www.librezale.org/xuxen/
> 
> Atzaldeon !
> 
> Ni ados, zerbait egin behar da (pertsonalki garairik onenak ez dira
> ba...), ezin gara eskuak gurutzatuta geratu halako adar-jotzearen
> aurrean. Xuxenena bezalako sinadura bilketa ongi dago, baina
> oihartzunak saretik kanpora ere iritsi beharko luke eraginik lortu
> nahi bada, jendeak entzun dezala hor badela software librea deitzen
> den zerbait eta horren alde egin dezala.

Gara eta Gaur8n hainbat aldiz publikatu da honen inguruan. Gaur8n
Iratxek Esnaolak eta nik idazten dugun txokotxoan bi artikulu egin
ditugu honen inguruan adibidez... beraz, neurri batean saretik atera
dela esan daiteke ;)

Beste publikazio edo ekintzen inguruan ez dakit, baino agian informazio
honen metaketa bat egitea ere etzen gaizki egongo. Wikian adibidez
estekak metatu ditzazkegu honen inguruan...

> 
> SLarekin lotutako erakunde nagusien bultzada ere primeran dator.
> Izugarrizko bonbazoa izango zen mundu-mailako SLaren izen nagusien
> atxikimenduak jasotzea, hau da, izen potoloak agertzea sinaduren
> artean. Horregatik, manifesturik egin behar bada, ingeles, gaztelera
> eta euskaraz izan dadila.

Bai, GNU eta FSFk indar handia ematen dio eta kanpora begira oso ona da.

Hainbat hizkuntzetan izatea manifestu hori ere, baina aurrena manifestu
bat behar... espainiako ereserki nazionalari edo martxari letra jartzeko
antzeko lehiaketa bat prestatu beharko dugu ;)

> 
> Ekimena Librezaletik bertatik eramango da aurrera edo talde
> ezberdinekin koordinatuko da? Euskal Herri mailan badaude inplika
> daitezkeen zenbait talde eta indarrak batzea ezinbestekoa da.

Puf... hainbat tokitan aurkeztu daiteke, baino hau bezelako posta
zerrenda ireki batetik hastea ezta gutxi. Gainera beste hainbat
elkartetako kideak ere hemendik pasatzen dira, beraz, irakurriko zuten
dagoeneko honen berri :P
> 
> Ondo segi !
> 
> Julen.
> 
> pd: (aipatu denez) Xuxen ze? Horrek bere horretan jarraitzen du nik dakidala...

Xuxen GPL2arekin kaleratu zuten dirudienez. EJk duen webgunera pakete
berria bidali omen zuten baina azkenean ez dakit argitaratu duten edo
ez... ea posta aurkitzen dduan gero!
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago