[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak
Julen
julenx a bildua gmail.com
Iga, Urt 20, 16:52:28, CET 2008
On Jan 20, 2008 4:20 PM, Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net> wrote:
> Kaixo!
>
> Beno, nere aldetik gogoak badaude eta hari batzuk mugitzen saiatu naiz.
>
> Deustuko posta zerrenda batean ESLEko kide batek komentatze zuen EJk
> komenatu ziela 'ikututa' zeudela izan diren erantzun eta mugimendu
> kopuruaren ondorioz. Bide onetik egin dugu oraingoz hortaz...
>
> Oraindik eta gehiago ikutzeko asmoz, xuxen-ekin[1] egin genuen antzeko
> planteamendu bat egin beharko zela penstatzen det, hau da, manifestu
> orokor bat eskaera zuzen batekin eta ondoren indar metaketa egitea.
> Manifestua egokia bada GNU eta FSFren laguntza izango dugu.
>
> Zer dio jendeak?
>
> Igande eguzkitsu dotorea pasa :)
>
> MiKeL
>
> [1] http://www.librezale.org/xuxen/
Atzaldeon !
Ni ados, zerbait egin behar da (pertsonalki garairik onenak ez dira
ba...), ezin gara eskuak gurutzatuta geratu halako adar-jotzearen
aurrean. Xuxenena bezalako sinadura bilketa ongi dago, baina
oihartzunak saretik kanpora ere iritsi beharko luke eraginik lortu
nahi bada, jendeak entzun dezala hor badela software librea deitzen
den zerbait eta horren alde egin dezala.
SLarekin lotutako erakunde nagusien bultzada ere primeran dator.
Izugarrizko bonbazoa izango zen mundu-mailako SLaren izen nagusien
atxikimenduak jasotzea, hau da, izen potoloak agertzea sinaduren
artean. Horregatik, manifesturik egin behar bada, ingeles, gaztelera
eta euskaraz izan dadila.
Ekimena Librezaletik bertatik eramango da aurrera edo talde
ezberdinekin koordinatuko da? Euskal Herri mailan badaude inplika
daitezkeen zenbait talde eta indarrak batzea ezinbestekoa da.
Ondo segi !
Julen.
pd: (aipatu denez) Xuxen ze? Horrek bere horretan jarraitzen du nik dakidala...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago