[Librezale] Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruzko eztabaida eta proposamenak

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Iga, Urt 20, 16:20:33, CET 2008


Kaixo!

Beno, nere aldetik gogoak badaude eta hari batzuk mugitzen saiatu naiz.

Deustuko posta zerrenda batean ESLEko kide batek komentatze zuen EJk
komenatu ziela 'ikututa' zeudela izan diren erantzun eta mugimendu
kopuruaren ondorioz. Bide onetik egin dugu oraingoz hortaz...

Oraindik eta gehiago ikutzeko asmoz, xuxen-ekin[1] egin genuen antzeko
planteamendu bat egin beharko zela penstatzen det, hau da, manifestu
orokor bat eskaera zuzen batekin eta ondoren indar metaketa egitea.
Manifestua egokia bada GNU eta FSFren laguntza izango dugu.

Zer dio jendeak?

Igande eguzkitsu dotorea pasa :)

MiKeL

[1] http://www.librezale.org/xuxen/


Jatorrizko mezua: or., 2008-01-18 13:28 +0100, egilea: Txopi
> Gure foroetan jada aipatu badut ere[1], gai honek librezaletarrokin duen
> erlazio zuzena dela eta, hemen ere berria zabalduko dut:
> 
> Eusko Jaurlaritzak, software librea bere ordenagailu gehienetan
> erabiltzeko nahikoa ez zela esan zuenean hika-mika galanta sortu zen eta
> batzuk beraiekin biltzea erabaki zuten:
> http://www.zabaldu.com/3099/eusko_jaurlaritzak_openoffice_ez_erabiltzea_erabaki_du_eta_txosten_bat_idatzi_du_hori_justifikatzeko_gaztelaniaz/
> 
> Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusita [url=]eztabaida berriro[/url] piztu
> da eta jendea herri ekimenak ere proposatzen hasi da:
> http://www.zabaldu.com/3278/eusko_jaurlaritzak_software_libreari_bai_baina_etorkizunean/
> 
> Ez dakit hemen, gure partetik, zerbait egiteko gogoak eta ideiak dituenik
> badago...
> 
> Goraintziak,
> 
> Txopi.
> 
> [1] http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=17
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago