[Librezale] WP 2.7 euskaratuta + eu.wordpress.org prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Abe 13, 11:59:32, CET 2008


Julen(e)k dio:
> Txalo bero bat zuretzat Txopi !!

Eskerrik asko, baina zure erabiltzaileak eta baimenak prest daudenean
zuk ere parte hartzeko aukera izango duzu :-)

Esango dizut...

> 
> Aparteko bi kontu:
> 
> - Azkenean zer egiteko asmoa duzu WP-EUrekin?
> Zapatuan bileratik kanpo proposatu nizuna:
>   + Deskargarako eta informaziogune bezala eu.wordpress.org izatea
>   + Laguntza Librezaleko foro espezifiko batean ematea, jendearen
> parte hartzeari begira (galdera-erantzunak) zuzenagoa delako bloga
> baino.

Oraintxe bertan gai horri buruzko e-mail luze bat idazten nenbilen.
Laburpen bat egingo dut:

Atzorarte geneukan egoera:
Deskargak: WPEU, Pootle
Albisteak: WPEU
Foroa:     WPEU

Gaurko egoera:
Deskargak: eu.wordpress.org, Pootle, SVN
Albisteak: WPEU
Foroa:     WPEU

Proposatzen dudana:
Deskargak: eu.wordpress.org, Pootle, SVN
Albisteak: eu.wordpress.org
Foroa:     Librezaleko foro berri bat

Beraz, WordPress-EU webguneak egiten dituen funtzioak azpidomeinuaren
eta foroaren bitartez beteko genituzke. Eta WPEU ezabatu ahal izango
zen... Julen, zer diozu? Eta besteok?

> 
> - wordpress.org gune nagusian lokalizatutako WP bertsioa jaisteko
> gonbita[1] egiten du, baina es.wordpress.org gunera bideratzen gaitu!
> Pentsatzen dut (susmo bat besterik ez da) herrialde bidezko IPen
> geolokalizazio bidez egiten dutela, baina sinple eta eraginkorragoa
> litzateke nabigatzailearen 'Accept-Language' goiburuak begiratzea.
> 
> Asko eskatzea ez bada, WP komunitatean honen inguruan informatzerik
> eta proposamena luzatzerik bai?

Hori berori eskatu berri dut. IParen arabera egiten dutela erantzuten
badidate, nagigatzailearen hizkuntzaren arabera egitea efendatuko dut.
Nola ez. Baina zu ere zerrenda horretan zaude, eta zuk zeuk ere eskatu
dezakezu :-)

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago