[Librezale] WP 2.7 euskaratuta + eu.wordpress.org prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 13, 11:40:34, CET 2008


2008/12/13 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> Aupa:
>
> Egin ditut egin behar nituenak:
> http://eu.wordpress.org/
>
> WPEU webgunean euskaraketaren berri emateko ohartxo bat jarri dut:
> http://librezale.org/wordpress-eu/2008/12/13/wordpress-27-euskaraz/
>
> Komunikazio tailerra gogotsu dagoenez, zabal dezala albistea egokiago
> ikusten duen moduan :-)
>
> Portzierto, gure wikian, WordPress proiektuari buruzko informazioa
> sartzen hasi naiz:
> http://wiki.librezale.org/index.php/WordPress/Errezetak
>
> Ondo ibili,
>
> Txopi.

Txalo bero bat zuretzat Txopi !!

Aparteko bi kontu:

- Azkenean zer egiteko asmoa duzu WP-EUrekin?
Zapatuan bileratik kanpo proposatu nizuna:
  + Deskargarako eta informaziogune bezala eu.wordpress.org izatea
  + Laguntza Librezaleko foro espezifiko batean ematea, jendearen
parte hartzeari begira (galdera-erantzunak) zuzenagoa delako bloga
baino.

- wordpress.org gune nagusian lokalizatutako WP bertsioa jaisteko
gonbita[1] egiten du, baina es.wordpress.org gunera bideratzen gaitu!
Pentsatzen dut (susmo bat besterik ez da) herrialde bidezko IPen
geolokalizazio bidez egiten dutela, baina sinple eta eraginkorragoa
litzateke nabigatzailearen 'Accept-Language' goiburuak begiratzea.

Asko eskatzea ez bada, WP komunitatean honen inguruan informatzerik
eta proposamena luzatzerik bai?

Zorionak berriro egindako lanagatik, gero arte!!

Julen.

[1] http://wordpress.org/lang-guess/lang-guess-ajax.php?uri=%2F&latest=2.7



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago