[Librezale] WP 2.7 euskaratuta + eu.wordpress.org prest
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 13, 12:10:46, CET 2008
2008/12/13 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
> Julen(e)k dio:
(...)
>> - Azkenean zer egiteko asmoa duzu WP-EUrekin?
>> Zapatuan bileratik kanpo proposatu nizuna:
>> + Deskargarako eta informaziogune bezala eu.wordpress.org izatea
>> + Laguntza Librezaleko foro espezifiko batean ematea, jendearen
>> parte hartzeari begira (galdera-erantzunak) zuzenagoa delako bloga
>> baino.
>
> Oraintxe bertan gai horri buruzko e-mail luze bat idazten nenbilen.
> Laburpen bat egingo dut:
>
> Atzorarte geneukan egoera:
> Deskargak: WPEU, Pootle
> Albisteak: WPEU
> Foroa: WPEU
>
> Gaurko egoera:
> Deskargak: eu.wordpress.org, Pootle, SVN
> Albisteak: WPEU
> Foroa: WPEU
>
> Proposatzen dudana:
> Deskargak: eu.wordpress.org, Pootle, SVN
> Albisteak: eu.wordpress.org
> Foroa: Librezaleko foro berri bat
>
> Beraz, WordPress-EU webguneak egiten dituen funtzioak azpidomeinuaren
> eta foroaren bitartez beteko genituzke. Eta WPEU ezabatu ahal izango
> zen... Julen, zer diozu? Eta besteok?
Hain zuzen hori zen proposatzen nuena :)
Hau egitea erabakiz gero, ondorengo galdera litzake: zer egin une
honetan WP-EUn dagoen informazioarekin? Agian forora pasa liteke,
baina metodo automatizaturen bat bilatuz gero hobe.
>> - wordpress.org gune nagusian lokalizatutako WP bertsioa jaisteko
>> gonbita[1] egiten du, baina es.wordpress.org gunera bideratzen gaitu!
>> Pentsatzen dut (susmo bat besterik ez da) herrialde bidezko IPen
>> geolokalizazio bidez egiten dutela, baina sinple eta eraginkorragoa
>> litzateke nabigatzailearen 'Accept-Language' goiburuak begiratzea.
>>
>> Asko eskatzea ez bada, WP komunitatean honen inguruan informatzerik
>> eta proposamena luzatzerik bai?
>
> Hori berori eskatu berri dut. IParen arabera egiten dutela erantzuten
> badidate, nagigatzailearen hizkuntzaren arabera egitea efendatuko dut.
> Nola ez. Baina zu ere zerrenda horretan zaude, eta zuk zeuk ere eskatu
> dezakezu :-)
Ez, wp-polyglots zerrendan ez nago harpidetuta, tarteka artxiboak
begiratu ditut baina ez nago bertan izen-emateko moduan
(posta-zerrenda gehiegi!). Horregatik eskatu dizut hau. Edonola ere,
zentzuzkoa da eskaera beraz ea zer dioten (ezezkoa ematen badute troll
moduan idatzi beharko dut posta-zerrendan kaņa pixka bat sartuz! xDD).
Gero arte,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago