[Librezale] Foroaren gai murrizketa
3arrano a bildua 3arrano.com
3arrano a bildua 3arrano.com
Ost, Abe 10, 11:10:22, CET 2008
Aupa,
Pozten nau zure berri izateak berriro!
Ni ados, eta ez dakit posta-zerrendaren historikoak ageriago jartzearekin
hori esan nahi duzun, baina nik webean zerrendako mezu guztiak irakurgai
utziko nituzke edonorentzako, mugimendu gehien bertan egoten da, eta
webean sartzen den edonork une honetan pentsa dezake hilda dagoela
ekimena, baina zerrendari begiratuz argi dago horrela ez dela.
Ondo izan,
Ibai
> Aupa,
>
> Nire helbide berriarekin berrapuntatu naiz, ea apurka egunean jartzea
> dudan.
>
>
> Asanbladan foroaren atalen murrizketarako proposamen bat egitekotan geratu
> nintzen. Bide batez, nahiz eta foroko administratzailea naizen EZ DAKIT
> NIRE
> PASAHITZA BERRIA. Mikel, pasatuko didazu berrantolaketa egin ahal izateko?
>
> Foroan nagusiki berriak zabaldu dira, laguntza eskeini zaio jendeari eta
> proiektuak eztabaidatu dira.
>
> - Etortzeke dagoen webguneak berriena hobeto egindo du, baina bitartean
> BERRIAK atala bertan mantenduko nuke.
>
> - LAGUNTZA atalak gaur egun sistema eragileen arabera banatuta dago, eta
> proiektu batzuk badute bere txoko propioa. Hau berrantolatzekotan,
> GNU/LINUX
> azpitala, MOZILLA azpiatala eta LAGUNTZA OROKORRA azpiatala mantenduko
> nituzke. Bestela dena bat egingo nuke LAGUNTZA atal bakarrean.
>
> - Gaur egun proiektuak posta zerrenden bidez kudeatzen dira erabat, baina
> ez
> nituzke dauden mezuak ezabatuko, OROKORRA deitzen den atal berri batetara
> pasatuko nituzke.
>
> Atalez atal begiratuta:
>
> BERRIAK
> Foro hau askotxo erabili da eta oraindik erabiltzen da, webgune berriak
> aukera txukunago bat emango omen du, orduan atal hau soberan egongo da,
> baina bitartean mantenduko nuke.
>
> EPPUR SI MUOVE
> Bakan batzuk bai, eta nahiko interesgarriak, baina ez dira deialdi gehiegi
> iragarri bertan. Webgune berriak honi ere ataltxoren bat egingo balio
> primeran, egutegi formatuan hobe, oraingoz mezuak BERRIAK atalera pasatzea
> eta berau ezabatzea proposatzen dut.
>
> NABIGATZAILEEN GUDA II
> Foroaren deskribapenak berak esaten du guztia, beste garai bat zen, bere
> papera bete zuen IE higatzen, baina gaur egun ez dakit pena merezi duen
> bide
> hau jorratzen jarraitzea. Agian mezuak BERRIAK atalera pasa daitezke,
> gehienak hori bait dira.
>
> SOFT LIBREA
> Egia esan bertan dauden mezu asko beste atal batean hobeto leudeke gaurko
> antolaketan ere. Mezuak banan banan beste atal batzuet
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago