[Librezale] Foroaren gai murrizketa

Osoitz - oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Abe 10, 01:16:04, CET 2008


Aupa,

Nire helbide berriarekin berrapuntatu naiz, ea apurka egunean jartzea dudan.


Asanbladan foroaren atalen murrizketarako proposamen bat egitekotan geratu
nintzen. Bide batez, nahiz eta foroko administratzailea naizen EZ DAKIT NIRE
PASAHITZA BERRIA. Mikel, pasatuko didazu berrantolaketa egin ahal izateko?

Foroan nagusiki berriak zabaldu dira, laguntza eskeini zaio jendeari eta
proiektuak eztabaidatu dira.

- Etortzeke dagoen webguneak berriena hobeto egindo du, baina bitartean
BERRIAK atala bertan mantenduko nuke.

- LAGUNTZA atalak gaur egun sistema eragileen arabera banatuta dago, eta
proiektu batzuk badute bere txoko propioa. Hau berrantolatzekotan, GNU/LINUX
azpitala, MOZILLA azpiatala eta LAGUNTZA OROKORRA azpiatala mantenduko
nituzke. Bestela dena bat egingo nuke LAGUNTZA atal bakarrean.

- Gaur egun proiektuak posta zerrenden bidez kudeatzen dira erabat, baina ez
nituzke dauden mezuak ezabatuko, OROKORRA deitzen den atal berri batetara
pasatuko nituzke.

Atalez atal begiratuta:

BERRIAK
Foro hau askotxo erabili da eta oraindik erabiltzen da, webgune berriak
aukera txukunago bat emango omen du, orduan atal hau soberan egongo da,
baina bitartean mantenduko nuke.

EPPUR SI MUOVE
Bakan batzuk bai, eta nahiko interesgarriak, baina ez dira deialdi gehiegi
iragarri bertan. Webgune berriak honi ere ataltxoren bat egingo balio
primeran, egutegi formatuan hobe, oraingoz mezuak BERRIAK atalera pasatzea
eta berau ezabatzea proposatzen dut.

NABIGATZAILEEN GUDA II
Foroaren deskribapenak berak esaten du guztia, beste garai bat zen, bere
papera bete zuen IE higatzen, baina gaur egun ez dakit pena merezi duen bide
hau jorratzen jarraitzea. Agian mezuak BERRIAK atalera pasa daitezke,
gehienak hori bait dira.

SOFT LIBREA
Egia esan bertan dauden mezu asko beste atal batean hobeto leudeke gaurko
antolaketan ere. Mezuak banan banan beste atal batzuetara pasatuko nituzke.

JOKU LIBREAK
Mezu interesgarrienak euskaraketen iragarpenak dira, hoiek berrietara,
besteak atal orokorrean ederto daude.

HARDWARE
Laguntza orokorrera pasatuko nituzke mezu guztiak.

ESTANDARRAK
Berriak atalera.

MOZILLA OROKORRA
Atal orokorrera eta laguntza atalera mezuz mezu.

INFORMATIKA BESTELAKOAK
Atal orokorrera edo laguntzara mezuz mezu.

INFORMATIKATIK AT
Atal orokorrera (edo ezabatu?)

MUSIKA LIBREA
Atal orokorrera (edo ezabatu?)

GNU/LINUX eta *BSD
Laguntzara edo laguntzaren azpiatal batetara.

MAC OS eta WINDOWS atalak
Batzuk berrietara beste batzuk laguntzara edo laguntzaren azpiataletara.

PDAk
Berriak atalera.

LIBREZALE.ORG PROIEKTUA (eta proiektu zehatzei lotutako beste guztiak)
Atal orokorrera, gaur egun posta zerrenda askoz gehiago erabiltzen da
honetarako, eta harpidetu gabekoek foroan idazterik ez dutenez jada ez dago
abantaila handirik foroan. Hori bai posta zerrendaren historikoa ageriago
jarriko nuke.

Zuen iritzia?

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20081210/e8d0ed25/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago