[Librezale] librewikia
    Mikel Iturbe 
    mik.iturbe a bildua gmail.com
       
    Ost, Abe 10, 09:55:19, CET 2008
    
    
  
Egunon!
Asanbladan ez zen komentatu, baina zelan webgunea garbitzeari ekingo zaion,
komenigarria izan daiteke baita wikiko interfazea atontzea. Ezkerreko
menuan, esaterako, "Wikipediako Txokoa", "Dohaintzak"... eta era horretako
aukerak agertzen dira, wikipediarako pentsaturik daudenak.
Gure kasuan, Librezaleren wikian beste aukera batzuk jarri ahalko lirateke
menu horretan: asanbladak, estilo liburua...
Nik ez nuke inolako arazorik izango horretaz arduratzeko. Gainera, hortik
aurrera, ikusgarritasun eta erakargarritasun handiagoa jarri ahal izango
litzaioke wikiari, kategoriak eta abarrekoak erabiliz funtzionaltasuna
hobetzeaz gain, funtzionaltasunaz gaindi joateko.
Zer deritzozue?
mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20081210/14d48d8b/attachment-0001.html>
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago