Egunon!

Asanbladan ez zen komentatu, baina zelan webgunea garbitzeari ekingo zaion, komenigarria izan daiteke baita wikiko interfazea atontzea. Ezkerreko menuan, esaterako, "Wikipediako Txokoa", "Dohaintzak"... eta era horretako aukerak agertzen dira, wikipediarako pentsaturik daudenak.

Gure kasuan, Librezaleren wikian beste aukera batzuk jarri ahalko lirateke menu horretan: asanbladak, estilo liburua...

Nik ez nuke inolako arazorik izango horretaz arduratzeko. Gainera, hortik aurrera, ikusgarritasun eta erakargarritasun handiagoa jarri ahal izango litzaioke wikiari, kategoriak eta abarrekoak erabiliz funtzionaltasuna hobetzeaz gain, funtzionaltasunaz gaindi joateko.

Zer deritzozue?

mikel