[Librezale] librewikia
    pi 
    pi a bildua beobide.net
       
    Ost, Abe 10, 13:24:11, CET 2008
    
    
  
Mikel Iturbe-(e)k esan zuen:
> Egunon!
> 
> Asanbladan ez zen komentatu, baina zelan webgunea garbitzeari ekingo zaion,
> komenigarria izan daiteke baita wikiko interfazea atontzea. Ezkerreko
> menuan, esaterako, "Wikipediako Txokoa", "Dohaintzak"... eta era horretako
> aukerak agertzen dira, wikipediarako pentsaturik daudenak.
> 
> Gure kasuan, Librezaleren wikian beste aukera batzuk jarri ahalko lirateke
> menu horretan: asanbladak, estilo liburua...
> 
> Nik ez nuke inolako arazorik izango horretaz arduratzeko. Gainera, hortik
> aurrera, ikusgarritasun eta erakargarritasun handiagoa jarri ahal izango
> litzaioke wikiari, kategoriak eta abarrekoak erabiliz funtzionaltasuna
> hobetzeaz gain, funtzionaltasunaz gaindi joateko.
> 
> Zer deritzozue?
> 
> mikel
Ni behintzat guztiarekin ados, badituzu mediawiki administratzaile baimenak nahi duzun guztia aldatu eta hobetzeko, ni joango nahiz apurka nire esku dauden proiektuen orrien eguneraketa 
egiten.
ala...
-- 
Piarres Beobide
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago