[Librezale] Durangoko azokako bilera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Abe 3, 21:04:40, CET 2008


Asier Sarasua(e)k dio:
> Ondo, hitz egin dut lokala daraman jendearekin eta utzi dizkidate
> giltzak. Ez da oso handia, baina uste dut 9-10 lagun sartzeko nahikoa
> izango dela. Ez bagaitu konbentzitzen badaukat beste leku handiago bat
> ere herrian bertan, baina prestatu gabe dago.
> 
> Orduan larunbat arratsaldean, 16.45 edo 17.00etan, hemen:
> 
> http://www.tagzania.com/pt/euba/
> 
> Lekua aurkitzeko:
> - Donostiatik autopistatik etorriz gero, Durangoko irteeran irten eta
> berehala N-634 hartu Zornotzarantz. Sei kilometrora Euba dago.
> - Bilbotik etorriz gero, Zornotzaraino iritsi eta N-634 hartu
> Durangorantz. Lau kilometrora dago.
> 
> Hotel hau ikusiko duzue errepidearen alboan:
> http://www.hotelopia.com/giata/067560/067560a_hb_a_001.jpg
> 
> Eta justu bere aurrean, beste aldean, frontoia. Hortxe bertan herrirako
> sarrera dago. Gero ezinezkoa da galtzea, kale bakarra dago. Nahi
> baduzue, frontoiaren alboan dagoen tabernan gera gaitezke, Bikoitz tabernan.
> 
> Trenez etorri nahi duenak, Zornotza eta Durango artean dagoen geltokia da.
> - Durangotik: 16.42ean Durangon irten eta 16:50ean Eubara iritsi.
> - Bilbotik: 15.57ean irteten da Bilbon eta 16:32an iristen da Eubara.
> 
> Autobusez, Durangotik:
> - 16:30ean irten eta hamar minututan Eubara iristen da.
> 
> Geroago datorrenarentzat, Zubialde taberna bilatu (oso erraza, esan
> dudan bezala kale bakarra da), eta haren alboan dago lokala.
> 
> PD: badaezpada, ni hau naiz:
> http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/1999/141/images/A141020-d.jpg
> 
> Beno, orain hamar urte gehiago eta hamar kilo gehiago dauzkat, kar, kar.

Ados. Nik 16:42tan trena hartuko dut Durangon eta frontoi ondoan dagoen
Bikoitz taberna bilatuko dut.

Asier, informazioa primeran prestatu duzu! Ederra fitxagea egin duguna! ;-P

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago