[Librezale] Creative Commons 3.0 lizentziak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 1, 16:38:41, CET 2008
Aupa:
Bilerarako beste puntu bat gehitu dut wikian[1]. Izan ere, orain dela ez
asko Creative Commons lizentzien 3.0 bertsioa atera da. Frantziar estatuko
legediara oraindik ez dira moldatu[2] baina Espainiar estatuko legediara
bai[3]. Euskarazko itzulpena 2.5 bertsiokoa da[4], baina ez dakit zein
estatukoa den (seguraski Espainia) edo estatu bientzako balio duen (azken
hau ez dut uste).
Kontua da, Librezale taldeko egitekoen artean logikoa iruditzen zaidala CC
3.0 lizentziak euskaratzea. Aurrekoan jada existitzen ez den copyleft-eu
posta zerrendaren bitartez egin zela uste dut. Oraingoan, librezalekook
itzulpena egingo ez badugu ere (hemen abokaturik badago?), lizentzia
horiek euskaratuak izan daitezen arduratu behintzat egin gaitezke. Zer
iruditzen?
Inork interesik izanez gero, hemen lizentziak Espainiar legediara
moldatzeko egin diren aldaketak azaltzen dira:
http://derechoynormas.blogspot.com/2008/11/lanzadas-las-licencias-creative-commons.html
[1]
http://wiki.librezale.org/index.php/Asanbladak#Hurrengo_asanbladarako_gai_zerrenda_proposamena
[2] http://creativecommons.org/licenses/fr
[3] http://creativecommons.org/licenses/es
[4] http://sustatu.com/1148304033
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago