[Librezale] Durangoko azokako bilera
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 3, 20:49:58, CET 2008
Ondo, hitz egin dut lokala daraman jendearekin eta utzi dizkidate
giltzak. Ez da oso handia, baina uste dut 9-10 lagun sartzeko nahikoa
izango dela. Ez bagaitu konbentzitzen badaukat beste leku handiago bat
ere herrian bertan, baina prestatu gabe dago.
Orduan larunbat arratsaldean, 16.45 edo 17.00etan, hemen:
http://www.tagzania.com/pt/euba/
Lekua aurkitzeko:
- Donostiatik autopistatik etorriz gero, Durangoko irteeran irten eta
berehala N-634 hartu Zornotzarantz. Sei kilometrora Euba dago.
- Bilbotik etorriz gero, Zornotzaraino iritsi eta N-634 hartu
Durangorantz. Lau kilometrora dago.
Hotel hau ikusiko duzue errepidearen alboan:
http://www.hotelopia.com/giata/067560/067560a_hb_a_001.jpg
Eta justu bere aurrean, beste aldean, frontoia. Hortxe bertan herrirako
sarrera dago. Gero ezinezkoa da galtzea, kale bakarra dago. Nahi
baduzue, frontoiaren alboan dagoen tabernan gera gaitezke, Bikoitz tabernan.
Trenez etorri nahi duenak, Zornotza eta Durango artean dagoen geltokia da.
- Durangotik: 16.42ean Durangon irten eta 16:50ean Eubara iritsi.
- Bilbotik: 15.57ean irteten da Bilbon eta 16:32an iristen da Eubara.
Autobusez, Durangotik:
- 16:30ean irten eta hamar minututan Eubara iristen da.
Geroago datorrenarentzat, Zubialde taberna bilatu (oso erraza, esan
dudan bezala kale bakarra da), eta haren alboan dago lokala.
PD: badaezpada, ni hau naiz:
http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/1999/141/images/A141020-d.jpg
Beno, orain hamar urte gehiago eta hamar kilo gehiago dauzkat, kar, kar.
Ikusi arte,
Asier.
Julen(e)k dio:
> 2008/12/3 patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>:
>> aupa
>>
>> nik ere 16:30ak arte txanda daukat Susako standean
>> (http://www.susa-literatura.com ) baina ostean hurbilduko nintzateke Eubara.
>>
>> Proposamen ona eta adostua iruditzen zait Asierrena. Polita izango da.
>>
>> Gai ordenari erreparatuta, proposamen batzuk eroango ditut batzarrera...
>>
>> ea ordua adosteko gai garen....
>>
>> ptx www.irratia.com
>
> Orduan zer moduz 16:45tan? Hurbildu eta lekuan biltzerako 17:00ak
> izango dira beraz gehiegi ez berandutzeagatik diot 16:45.
>
> Zuzenean Euban bertan ondo? hala bada, mapan kokatu beharko gaituzu Asier.
>
> Piarres, Donostiatik hoa zuzenean? Mikel, hik ze asmo?
>
> Gero arte,
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago