[Librezale] Durangoko azokako bilera
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 1, 16:22:04, CET 2008
Asier Sarasua-(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Patxik proposatutakoa nahiz Asierrena ondo daude, baina bat erabaki
>> beharra dago. Edo bata edo bestea.
>>
>
> Niri behintzat ezetz esan diezadakezue arazorik gabe, eh? Eske hain
> isilik zaudete guztiok, kar, kar, kar.
>
> Ez daukat interes berezirik ere bilera Euban egiteko. Elorrioko ideia
> ondo dago, horrela bisitaldi turistikoa egin dezaket familiarekin goizean.
>
> Elorriotik Durangora autobusak daude orduro.
Baina ze arraio? Ni ez naiz konturatu ere egin proposamen desberdin bi
zirenik! Errepasatu ondoren, ondo ulertu badut, bi aukera dauzkagu: bata
Euba[1] eta beste Elorrio[2].
[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-November/002028.html
[2] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-November/002026.html
Euban biltzeko leku bat izango genuke (gela erdinabatu behar izatea
litekeena bada ere) eta Elorrion taberna lasairen bat bilatu. Bilera
taberna batetan egiteko nik nahiago Durangon taberna lasai bat bilatzen
saiatu edo bestela alde zaharreko aterpean egitea. Deserosotasuna antzekoa
izango da. Aukeratzekotan, nik nahiago Euba, bilera gela gustoko ez
badugu, han taberna lasai bat aurkitzea erraza izango bait da. Beraz,
egoerarik txarrenean, Elorriora joan izan bagina bezala egongo bait gara.
Baina beno, hau erabaki bat hartzen laguntzeagatik esaten dut. Norbaitek
argi ikusten badu beste aukeraren bat, azaldu ditzala arrazoiak eta
gustora joango naiz dena delako tokira.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago