[Librezale] Foru aldundiari eskari ofiziala eta beraien erantzuna

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Abe 1, 14:55:57, CET 2008


Hona hemen gaur jaso dudan foru aldundiari eginiko eskaeraren erantzuna:

*Erreferentzia zenbakia: EWI8-SX4W-QDH6-FZE8-GZ8N-T3GU-IYIV-4XDG-M422*

*1.- BEHARTZEN DUEN ERANTZUNA:*


ANDER ELORTONDO BERGARETXE

20500 ARRASATE

GIPUZKOA

ander a bildua debagoiena.net

*2.- KEXA / IRADOKIZUNA EGUNA:* 2008-11-10

*3.- EGINDAKO KEXA / IRADOKIZUNA:*

LEY 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a 
los Servicios Público legeak herritar guztiak administrazioarekin 
harreman elektronikoak nola izan bideratuko duen legea da. Lege honek 
administrazioari estandar internazionalak betetzen duten harremanak 
onartzera behartzen du. (ODF,PDF, HTML....)

Gipuzkoa.net atarian eta bereziki ogasuneko atalean sinadura 
elektronikoa erabiltzeko apustua egin da. Egoki deritzot.

Arazoa larria bezain sinplea da. Foru aldundiak Internet Explorer 
nabigatzailea erabiltzera behartzen du. Honek herritarren askatasuna 
zapalduz, Windows erosi eta Internet Explorer nabigatzailea erabiltzera 
behartzen du.

Linux, Mac eta windows (firefox nabigatzaileaz) sistema eragileak 
prestatuak daude sinadura digitala erabiltzeko. Arazoa beraz ogasuneko 
webgunean dago.

Ni firefox erabiliz www.kutxa.net banketxean konektatu eta eragiketak 
egiten ditut.

Ogasuneko atarian zergatik ez?

noiz beteko du foru aldundiak goian aipatutako legea?

link interesgarria linux edo/eta firefox konfiguratzeko:

http://docs.google.com/View?docid=dfzhpzd8_38sdkmb9ck

zuen erantzunaren zain, adeitasunez

ondo ibili eta hobe izan!

*4.- ERANTZUNA:*

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu zure iradokizunak 
helarazteko bide hau erabiltzeagatik.

Zure idatzian agertutako gaiari buruz, adierazi behar dizugu une honetan 
lanean ari garela beste nabigatzaile batzuekin bateragarria izango den 
teknologia bilatzeko, betiere sinadura elektronikoa eta ziurtagiri 
digitalak erabili ahal izan daitezen. Gaur egun egiten ari diren probak 
amaitutakoan, Ogasunatariak arazorik gabe onartu ahal izango ditu 
Internet Explorer ez diren nabigatzaileak.

Besterik gabe, jaso adeitasunez nire agurra.

*5.- ARAUDIA:*

Donostia – San Sebastián, 2008ko Abenduaren 1a

ZERBITZUBURUA




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago