[Librezale] Durangoko azokako bilera

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Abe 2, 07:46:38, CET 2008


Bat nator Txopik esandakoaz kokapenaren inmguruan, besteok zer?

Datari dagokionez, larunbat arratsaldeaz ari gara denok, orain ordua 
finkatzea falta da beraz, proposamenik?

ondo ibili eta hobe izan!

Ander.


Txopi(e)k dio:
> Asier Sarasua-(e)k idatzi zuen:
>   
>> Julen(e)k dio:
>>     
>>> Patxik proposatutakoa nahiz Asierrena ondo daude, baina bat erabaki
>>> beharra dago. Edo bata edo bestea.
>>>
>>>       
>> Niri behintzat ezetz esan diezadakezue arazorik gabe, eh? Eske hain
>> isilik zaudete guztiok, kar, kar, kar.
>>
>> Ez daukat interes berezirik ere bilera Euban egiteko. Elorrioko ideia
>> ondo dago, horrela bisitaldi turistikoa egin dezaket familiarekin goizean.
>>
>> Elorriotik Durangora autobusak daude orduro.
>>     
>
> Baina ze arraio? Ni ez naiz konturatu ere egin proposamen desberdin bi
> zirenik! Errepasatu ondoren, ondo ulertu badut, bi aukera dauzkagu: bata
> Euba[1] eta beste Elorrio[2].
>
> [1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-November/002028.html
> [2] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-November/002026.html
>
> Euban biltzeko leku bat izango genuke (gela erdinabatu behar izatea
> litekeena bada ere) eta Elorrion taberna lasairen bat bilatu. Bilera
> taberna batetan egiteko nik nahiago Durangon taberna lasai bat bilatzen
> saiatu edo bestela alde zaharreko aterpean egitea. Deserosotasuna antzekoa
> izango da. Aukeratzekotan, nik nahiago Euba, bilera gela gustoko ez
> badugu, han taberna lasai bat aurkitzea erraza izango bait da. Beraz,
> egoerarik txarrenean, Elorriora joan izan bagina bezala egongo bait gara.
>
> Baina beno, hau erabaki bat hartzen laguntzeagatik esaten dut. Norbaitek
> argi ikusten badu beste aukeraren bat, azaldu ditzala arrazoiak eta
> gustora joango naiz dena delako tokira.
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago