[Librezale] softwarea euskaratzen
Asier Sarasua
asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Ira 29, 23:17:59, CEST 2007
Asier Sarasua(e)k dio:
> Piarres(e)k dio:
>
>> Ipini dut Azureus -en fitxategia Pootle-n [1], izena ematen duen edonork
>> itzultrzeko baimenekin, beraz nahi duzuenean hasi zaitezkete lanean ;)
>>
>>
> Azureus Pootle-n jarri eta berehala Sustatun ikusi nuen uTorrent
> euskaratu dutela. Ez dakit euskaratu den lehen BitTorrent bezeroa den,
>
>
KTorrent (KDE) ere itzulita dago.
> Normalean honelako itzulpen bat egiten denean, lehen gauza terminologia
> berria lantzea izaten da. Noski, hainbeste jende aldi berean Pootle-n
> itzultzen ari bada, zaila da koherentzia terminologikoari eustea, baina
> horrek izan behar luke lehen lana.
>
Beno, ba Azureus-eko kateak errepasatu ditut eta hitz berezien zerrenda
bat egin dut. Gero beste aplikazio batzuetan (batez ere uTorrent eta
KTorrent) nola itzuli diren begiratu dut. Badirudi batzuk ez direla
inoiz itzuli. Gero nire proposamen batzuk ere erantsi ditut. Zerrenda
hau da:
torrents -> torrent-ak, torrentak
download -> deskargatu (KTorrent), beheratu (uTorrent), jaitsi
downloader -> deskargatzaile, beheratzaile
upload -> kargatu (KTorrent), igo (uTorrent)
uploader -> kargatzaile, igotzaile
seed -> hazia
to seed -> erein (KTorrent), partekatu (uTorrent)
to super-seed -> ?
to reseed -> ?
seeding queue -> hazi-errenkada (uTorrent)
leecher -> izaina
peer -> parekoa, berdina, kide berdina (uTorrent), parea (KTorrent)
tracker (rastreador) -> aztarnari, kontrolatzaile (KTorrent),
arakatzaile (uTorrent)
multi-tracker -> ?
choke -> ito, buxatu, mututu (KTorrent)
unchoke -> ?
snubbed (A peer can be "snubbed" manually, or automatically for not
delivering data at a high enough rate) -> ukatuta (KTorrent)
slot -> zirrikitu (uTorrent), erreten (Euskalterm)
swarm (enjambre) -> erlekume (uTorrent)
hash -> segurtasun-kodea (uTorrent), hash (Euskalterm, KDE, Mozilla)
share ratio -> partekatze-tasa (KTorrent)
scrape (rascar) -> harraskatu (uTorrent)
lazy bitfield -> ?
obfuscation, to obfuscate (ofuscar) -> itsutu
Proposamenen bat badaukazue hitz hauen inguruan, mesedez esan.
Astelehenean ItzuL-era bidaliko dut zerrenda, ea itzultzaile
profesionalek zer dioten. Behin gauza bakoitza nola itzuli behar den
erabaki ondoren, ondo egon daiteke irizpide hori jarraitzea Azureus
itzultzean.
assar
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago