[Librezale] softwarea euskaratzen

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Ira 30, 15:22:44, CEST 2007


On 9/29/07, Asier Sarasua <asarasua a bildua telefonica.net> wrote:
> > Normalean honelako itzulpen bat egiten denean, lehen gauza terminologia
> > berria lantzea izaten da. Noski, hainbeste jende aldi berean Pootle-n
> > itzultzen ari bada, zaila da koherentzia terminologikoari eustea, baina
> > horrek izan behar luke lehen lana.
> >
> Beno, ba Azureus-eko kateak errepasatu ditut eta hitz berezien zerrenda
> bat egin dut. Gero beste aplikazio batzuetan (batez ere uTorrent eta
> KTorrent) nola itzuli diren begiratu dut. Badirudi batzuk ez direla
> inoiz itzuli. Gero nire proposamen batzuk ere erantsi ditut. Zerrenda
> hau da:
>
> torrents -> torrent-ak, torrentak
> download -> deskargatu (KTorrent), beheratu (uTorrent), jaitsi
> downloader -> deskargatzaile, beheratzaile
> upload -> kargatu (KTorrent), igo (uTorrent)
> uploader -> kargatzaile, igotzaile
> seed -> hazia
> to seed -> erein (KTorrent), partekatu (uTorrent)
> to super-seed -> ?
> to reseed -> ?
> seeding queue -> hazi-errenkada (uTorrent)
> leecher -> izaina
> peer -> parekoa, berdina, kide berdina (uTorrent), parea (KTorrent)
> tracker (rastreador) -> aztarnari, kontrolatzaile (KTorrent),
> arakatzaile (uTorrent)
> multi-tracker -> ?
> choke -> ito, buxatu, mututu (KTorrent)
> unchoke -> ?
> snubbed (A peer can be "snubbed" manually, or automatically for not
> delivering data at a high enough rate) -> ukatuta (KTorrent)
> slot -> zirrikitu (uTorrent), erreten (Euskalterm)
> swarm (enjambre) -> erlekume (uTorrent)
> hash -> segurtasun-kodea (uTorrent), hash (Euskalterm, KDE, Mozilla)
> share ratio -> partekatze-tasa (KTorrent)
> scrape (rascar) -> harraskatu (uTorrent)
> lazy bitfield -> ?
> obfuscation, to obfuscate (ofuscar) -> itsutu
>
> Proposamenen bat badaukazue hitz hauen inguruan, mesedez esan.

Nicotine+ soulseek bezeroaren itzulpena ere begira dezakezu Pootlen
(nahiz eta orain zerbitzaria erorita dagoela dirudien).

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago